Ireki menu nagusia

Konidio

Mizeliotik jaiotako espora asexual ez-higikorra; hifa-zati baten hertsaduraz sortzen da eta ez dago esporangio barnean.

Konidioa onddoen ugalketa asexualerako eratzen den espora mota bat da; konkretuki, mitospora mota da (mitosi bidez eratzen delako), garapen exogenoa aurkeztu ohi duena. Konidioak eratzeko prozesuari konidiogenesi deritzo. Prozesu honen ostean zelula amaren dotazio genetiko berbera duten mitosporak lortzen dira: konidioak, alegia. Haploide (zenbait askomikototan), dikariotiko (herdoiletan) edo diploide izan daitezke (Mildiuetan, adibidez Plasmopara viticola).

Penicillium generoko askomikotoaren konidioak

Konidioak ekoizten dituen hifa zati bereiztuari konidioforo deitzen zaio. Sarritan, konidioforoen morfologia ezaugarri taxonomikotzat har daiteke. Konidioforoaren puntan dagoen zelula bereiztuari zelula konidiogeno deritzo, eta normalean hau izango da konidioak ekoizten dituena.

Konidioak konidioforotik askatu ondoren, iritsi direneko leku berrian baldintzak egokiak badira, hozituko dira, indibiduo berriak sortuz.

Konidiogenesia batez ere Ascomycota filumean ikusi da, baina Basidiomycota eta Zygomycota filumetan ere ikus daiteke. Bereziki ezaguna da Penicillium generoan.

Bi konidiogenesi mota daude: talikoa eta blastikoa.

Konidiogenesi talikoaAldatu

Konidioaren jatorria jada existitzen den zelula batean dago. Eraztunak eratzen dira eta konidioak askatzen dira. Bi mota daude:

  • Konidiogenesi enterotalikoa: Zelula konidiogenoaren mintz plasmatikoak eta pareta zelularraren barneko geruzak hartzen dute parte desberdintzapenean.

Konidiogenesi blastikoaAldatu

Zelula baten desberdintzapenetik konidioforoa eta zelula konidiogenoak eratuko dira. Gero, zelula konidiogeno bakoitzetik hainbat konidio eratuko dira.

Hemen ere, holoblastikoa eta enteroblastikoa ikus daitezke.

KonidiomakAldatu

Fruitu-gorputz asexualak dira, konidioak garatzeko ahalmena dutenak. Zenbait askomikototan ikus daitezke, eta batzutan bizi-zikloaren atal garrantzitsu bat osa dezakete. Morfologiari erreparatuta, 4 konidioma mota nagusi daude:

  • Piknidioa: fruitu-gorputz borobila eta barrunbeduna, barne horretan konidioforoak garatzen dituena. Egitura honek irtengune bat izaten du, ostiolo izenaz ezagutzen dena. Adibidez, Clypeoseptoria generoan ikus daiteke.
  • Azerbulua: Hifa geruza batek osatzen du, zeinak konidioforo ugari garatuko dituen modu motz eta estu batean. Elkarketak kuxin baten itxura hartzen du, normalean itxita dagoena eta askapenean lehertzen dena. Adibidez, Puccinales ordeneko herdoiletan ikus daiteke ikus daiteke.
  • Sinema: Hainbat konidioforo agregatu egiten dira, eta konidioforo sorta bat eratzen da. Adibidez, zumarraren heriotza eragiten duen Ophiostoma generoan.
  • Esporodokioa: Estroma bat eratzen da, kuxin forma duena. Egitura irekia da, eta konidioforoak gainean garatzen dira. Adibidez, Nectria generoan.

ErreferentziakAldatu

[1]

  1. «Plantas y Hongos» www.plantasyhongos.es . Noiz kontsultatua: 2019-02-05.