Komodoko Parke Nazionala

Komodoko Parke Nazionala Sondako uharte txikietan dago, Mendebaldeko Nusa Tenggara eta Ekialdeko Nusa Tenggara probintzien arteko mugan, Sumbawatik ekialdean eta Indonesiako artxipelagoko Flores uhartetik mendebaldean. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1991n.

Komodoko Parke Nazionala
Gizateriaren Ondare
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Garaiera81 m
Motanational park of Indonesia (en) Itzuli
Azalera17.332 km²
Geografia
Map
Koordenatuak8°39′06″S 119°34′36″E / 8.65162°S 119.57657°E / -8.65162; 119.57657
KokapenaSondako Uharte Txikiak
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Nusa Tenggara Timur
ErregentziaWest Manggarai

Komodo, Rinca eta Padar hiru uharte handiek osatzen dute parke nazionala, baita beste uharte txiki ugariek ere, Gili Motang eta Nusa Kode, esaterako. Uharte horiek jatorri bolkanikoa dute eta bertan 4.000 pertsona inguru bizi dira.

Parke nazionala 1980ko martxoaren 6an sortu zuten, Komodoko dragoia (Varanus komodoensis) babesteko helburuarekin. Gerora, helburua eskualdeko flora eta fauna babeste aldera zabaldu zen, itsas eremuak barneratuz. Azalerak (itsasokoa eta lurrekoa) 1.817 km² inguru hartzen ditu, eta horietatik 603 km² lurrekoak dira. Nahiz eta proposatutako luzapenek 2.321 km²-ko azalera lor zezaketen. 2011ko azaroaren 11n Komodoko Parke Nazionala Munduko Zazpi Mirari Naturaletako bat izendatu zuten. Komodoko dragoia 3 m inguruko luzera eta 70 kg inguruko izakia da.

Irudiak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu