Kolonbiako gaztelania
Kolonbiako gaztelania (gaztelaniaz: español colombiano) Kolonbiako Errepublikan erabiltzen den hizkuntza da. Zifra absolutuetan gaztelaniazko hiztun gehien duen munduko bigarren herrialdea da, Mexikoren atzetik. Egungo 50 milioi biztanleetatik %99,2a gaztelaniaz egiten du.[1] Terminoak, hizkuntzalaritzakoa baino, garrantzi geografiko handiagoa du, Kolonbiako eskualde ezberdinetan hitz egiten diren dialektoak nahiko ezberdinak baitira. Kostaldeko eremuetako aldaerek Karibeko gaztelaniaren ohiko berrikuntza fonologikoak erakusteko joera dute, eta goi-lurreko aldaerak, berriz, historikoki kontserbadoreagoak izan dira. Gaztelania hizkuntza eta dialekto propioen talde etnikoen lurraldeetan koofiziala da, eta horietan hezkuntza elebiduna da. Herrialdean, gutxi gorabehera, gaztelaniaren 10 dialekto hitz egiten dituzte.
Kolonbiako gaztelania | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak Castilic (en) gaztelania Spanish language in South America (en) | |
Hizkuntza kodeak | |
IETF | es-CO |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Demografía de la lengua española. , 28 or..