Kolibia marroi
Kolibia marroia (Gymnopus fusipes) Gymnopus generoko onddo espezie bat da.[1] Ale gazteen kapelak bakarrik jaten dira, ireki baino lehen, gero, gogorra, astuna eta toxikoa ere bada.
Kolibia marroia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Omphalotaceae |
Generoa | Gymnopus |
Espeziea | Gymnopus fusipes Gray, 1821 |
Sinonimoa: Collybia fusipes.
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero zabaldu egiten da, askotan itxuragabea, irregularra. Azal leuna, ilegabea, batzuetan hondoratua, gorrixka-lehoi kolorekoa edo gamuza kolorekoa ilunagoa edo argiagoa.
Orriak: Itsatsiak, zabalak, zabal. Hasieran, kolore zurixkakoak edo zurbilak, gero arre-gorrixkaz zikinduak.
Hanka: Gogorra, zaila, lehenik betea, gero barnehutsa, ardatzaren formakoa, sustrai itxurako luzapen batez bukatuz; askotan belusatua, sakonki ildaskatua, kolore arre-gorrixka edo purpurakoa, argiagoa goialdean.
Haragia: Gogorra, elastikoa, larrukara, mehea, erresistentea, ez da erraz usteltzen.[2]
Etimologia: Collybia terminoa antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Fusipes epitetoa latinetik dator, "fusipes" hitzetik, ardatz itxurako oina esan nahi du.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria. Perretxiko gogor eta larrukara bat da, digestio arazoak eragin ditzakeena. Probatu nahi izanez gero, ale oso gazteen kapelak bakarrik kontsumitu.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuZaila da nahastea. Antzeko ezaugarriak dituen Collybia filamentosa delakoarekin nahas daiteke, baina oinaren oinarria lodituta du eta konifera basoetan hazten da.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuOhikoa udan, taldeka edo sortatan, hostoerorkorren enborren oinean, batez ere hariztietan, pagadietan eta gaztainondoetan.[5]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Ipar Amerika, Errusia, Australia, Zeelanda Berria.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 233 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 252 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 263 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 298 or. ISBN 84-87997-86-4..