Klitozibe kolorebikoa (Clitocybe dicolor) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi eta kalitate gutxikoa du, eta batzuek susmagarritzat jotzen dute.

Klitozibe kolorebikoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe dicolor
Murrill, 1915

Sinonimoak: Clitocybe decembris.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila eta gero unbilikatua edo inbutu itxurakoa, ertzak fin-fin ildaskatuta. Oso higrofanoa da eta gris iluna edo fuliginosoa hezetasunarekin, gris-errauts kolorekoa izatera pasatzen da lehortearekin eta erdialdean kolore ilunagoa izaten du luzaroan, beraz, kapelak bi kolore ditu askotan, argia eta iluna.

Orriak: Ez oso dekurrenteak edo itsatsiak, estu samar, eta zuri grisaxka kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, lodiagoa oinarrian, kapelaren kolore berekoa eta zeta-antzeko fin-finarekin. Adinarekin kolore beltzaxkagoa hartzen du behealdean.

Haragia: Mamitsua kapelaren erdian eta oso mehea ertzetan, zuri-grisaxka kolorekoa, usaina, Rhodopaxillus nudus perretxikoa gogorarazten duena karpoforo osoan, oinaren oinarrian Izan ezik, hor, irin zaharraren usaina du, zaporea ez du oso nabarmena.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Dicolor epitetoa berriz, latinetik dator, bi koloretan, esan nahi duen "dicolor" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria, baina sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Erraz identifikatzen da, koloreagatik, kapelaren ertza gardentasunagatik ildaskatua duelako eta ateratzeko garaiagatik. Clitocybe lignatilis delakoarekin nahas daiteke, hau udan eta udazkenean hazten da hostozabalen enborretan eta irinaren usain arin bat du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Urriaren amaieratik abenduko lehen izozteetaraino, hostozabalen basoetako hosto hiletan eta koniferoen basoetako pinu lumetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 319 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 214 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 367 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 140 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu