Klitozibe errotsua (Clitocybe rhizophora) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumi badaiteke ere, abstenitzea gomendatzen da, urria delako, kalitate eskasekoa delako eta beste Clitocybe toxiko batzuekin nahasteko arriskua dagoelako.

Klitozibe errotsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe rhizophora
Joss., 1953

Sinonimoak: Rhizocybe vermicularis, Clitocybe vermicularis.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbil-unbilikatua ertz mehea eta biribilduarekin, ondoren pixka bat infundibuliformea egiten da eta kapelaren gainazala uhindua geratzen da. Gorri-larru kolorekoa, gorriagoa eta likatsua hezetasunarekin, eta larru kolore gehiagorekin eta distiratsua denbora lehorrarekin.

Orriak: Dekurrente samarrak, meheak, estu eta zailak bereizteko. Hasieran kolore zurixka dute eta gero krema kolorea.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zaila, gero barnehutsa eta zertxobait kurbatua, okre-horixka kolorekoa, luzetara pixka bat ildaskatua eta mizelio lodi baten arrastoekin, sustrai zuri talde baten itxurarekin.

Haragia: Haritsua, mehea eta higrofanoa, krema-zurixka kolorekoa edo krema-arrosa kolorekoa, tomatearen usain leuna edo frutarena du eta zapore fungikoa.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Vermicularis epitetoa berriz latinetik dator, zizare gisa, esan nahi duen "vermicularis" hitzetik. Oineko ifengatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clitocybe sinopica delakoaren oso antzekoa da, hau ere udaberrikoa da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Otsailetik maiatzera agertzen da, batzuetan elurraren azpian edo elurrak libre uzten dituen guneetan, mendiko koniferoen basoetan, taldeak osatuz.

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Canada, Europa, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 324 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 327 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 211 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu