Kleobulina

Antzinako filosofo eta poeta greziarra

Kleobulina (Κλεοβουλίνη) edo Eumetis (Rodas, K.a. VI. mendea) antzinako Greziako filosofo eta poeta izan zen, eta enigmak idazten zituen.[1][2]

Kleobulina
Bizitza
Jaiotza Lindos (en) Itzuli, ezezaguna
Herrialdea  Grezia
Heriotza ezezaguna ( urte)
Familia
Aita Cleobulus of Lindos
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Greziako erlijioa

BiografiaAldatu

Bere aita Kleobulo Lindosekoa, Greziako zazpi jakitunetako bat, izan zen. Emakumeek hezkuntzarako eskubidearen aldekoa izan zen eta hala jokatu zuen alabarekin.[3]

Ekarpen literarioakAldatu

Kleobulina kronologikoki lehen emakume filosofoa da.[4] [5] Poesia hexametrotan idatzi zuen eta asmakizunak edo igarkizunak idazten aditua izan zen.[6] Izan ere, enigmak ziren oturuntzetan dibertimendu bezala lantzen zen azpigenero poetikoetako bat. Kleobulinari egotzitako hiru asmakizun kontserbatu dira.[7][8]

Lehenengoaren erantzuna bentosa da, bigarrenarena, "borroka", hirugarrenarena, "frigiar flauta" (sarri asto hezurrekin egiten zena).[9]

Beste idazleen aipamenakAldatu

Kleobulina aipatzen dute beraien lanetan: Aristotelesek bere Poética-n,[10] Plutarkok Zazpi jakitunen sinposioan (Επτά σοφών συμπόσιον - Septem sapientium convivium),[11] Diogenes Laerziok[12][13] eta Klemente Alexandriakoak ere bai. Kratilok komedia bat idatzi zuen Kleobulinak izenekoa.[14][4]

ErreferentziakAldatu

  1. «PerseusCatalog» catalog.perseus.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  2. (Ingelesez) Waithe, Mary Ellen. (1987). Waithe, Mary Ellen ed. «Arete, Asclepigenia, Axiothea, Cleobulina, Hipparchia, and Lasthenia» A History of Women Philosophers: Ancient Women Philosophers 600 B.C. — 500 A.D. (Springer Netherlands): 197–209 doi:10.1007/978-94-009-3497-9_11 ISBN 978-94-009-3497-9 . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  3. faculty.msmc.edu . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  4. a b (Gaztelaniaz) Márquez, Fredy Fernández. (). [http://www.funlam.edu.co/revistas/index.php/RFunlam/article/view/1473 «DE MUJERES FILÓSOFAS A MUJERES ESCRITORAS-Revista Fundación Universitaria Luis Amigó»] Revista Fundación Universitaria Luis Amigó (histórico) (1): 1–132 doi:10.21501/23823410.1473 ISSN 2382-3410 . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  5. (Gaztelaniaz) Julia, Victoria; Gardella, Mariana. (2018-07-12). El enigma de Cleobulina: Traducción de testimonios, acompañada de estudio preliminar, notas y apéndice. Teseo ISBN 978-987-723-165-6 . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  6. (Gaztelaniaz) Aristóteles. (2017-05-05). Poética. Retórica: estudios preliminares y edición : Prof. Claudia Gonzales. Ediciones LEA ISBN 978-987-718-498-3 . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  7. «Elegy and Iambus, Volume I, ϝολυμε 1, Κλεοβουλίνης, αἰνιγμάτων» www.perseus.tufts.edu . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  8. «Elegy and Iambus, Volume I, volume 1, Cleobulina, riddles» www.perseus.tufts.edu . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  9. Poetisas griegas. (1a ed. argitaraldia) Ediciones Clásicas 1994 ISBN 84-7882-121-X PMC 48639668 . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  10. Aristotle; Ruelle, Ch-Em; Aristotle. Rhetoric. French. (1883). Poétique et rhétorique. Paris : Garnier Frères . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  11. (Gaztelaniaz) Doeuff, Michèle Le. (1993). El estudio y la rueca: de las mujeres, de la filosofía, etc. Universitat de València ISBN 978-84-376-0858-7 . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  12. «Diogenes Laertius, Lives of Eminent Philosophers, ΒΙΩΝ ΚΑΙ ΓΝΩΜΩΝ ΤΩΝ ΕΝ ΦΙΛΟΣΟΦΙΑΙ ΕΥΔΟΚΙΜΗΣΑΝΤΩΝ ΤΩΝ ΕΙΣ ΔΕΚΑ ΤΟ ΠΡΩΤΟΝ, Κεφ. α᾽. ΘΑΛΗΣ» www.perseus.tufts.edu . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  13. «Diogenes Laertius, Lives of Eminent Philosophers, BOOK I, Chapter 1. THALES (floruit circa 585 B.C., the date of the eclipse)» www.perseus.tufts.edu . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  14. «Plutarch, Septem sapientium convivium, section 3» www.perseus.tufts.edu . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.

Kanpo estekakAldatu