Kleobis eta Biton (antzinako grezieraz: Κλέοβη και ΒίτωναKléobi kai Bítona), bi irudi maskulino biluzik dituen talde eskultoriko baten izena da, ezkerrekoan hasi eta eskuinekoan amaitzen den bi oinarrietako inskripzio baten arabera Argoseko Polimedesek eginak[1]. K. a. 600 inguruan kokatzen dira[2].

Kleobis eta Bitonen eskultura Delfoseko Arkeologai Museoan

Herodotok jasotzen duen testigantzaren arabera[3], Argos hiriaren enkarguz egin zirela ezagutzen da, Delfoseko Santutegirako, non, bere historia, adibide moral bezala zabaltzen zen, bizitza bertutetsu eta oso bat bezala, heriotza gazte bat izan arren, ez zena zerbait negatibotzat hartu behar, jainkoek eman dezaketen saririk handiena bezala baizik (hala azaldu zion Solon jakintsuak Kreso erregeari).

1893-1894ko indusketa arkeologikoetan aurkitu ziren, atenastarren altxorretik ipar-mendebaldera, elkarrengandik hamar bat metrora. Gaur egun, Delfoseko Arkeologia Museoan kontserbatzen dira. Bereziki garrantzitsua da, pieza hauetarako, testu klasiko baten eta aurkikuntza arkeologiko material baten arteko identifikazio bat ezarri ahal izatea. Ezohikoa da, baita ere, garai hartan, inskripzio batekin eskultorearen izena identifikatzea.

Estilo arkaikokoak dira, beste kuroi batzuk baino itxura gihartsu, zakar eta primitiboagoarekin[4]. Ezaugarri hauek Argolideren berezkoak bezala identifikatzen dira Atikako edo Joniako eskulturaren aurrean. Garai hartako beste eskultura batzuekin partekatzen dituzten ezaugarri formalak honako hauek dira: gorputzari itsatsitako besoen irudikapena, fronte, simetria eta hieratismo handiko pose batean, anatomiaren sinplifikazioa, non oso profilatuak diren muskulu batzuk nabarmentzen diren (diartrosia: pektoralak eta kontaktua). Txirikorda handia Greziar estatuagintza osoan bezala, garai honetakoa edo geroagokoa, ez dago ezaugarri indibidualizatzailerik erretratuak kontsideratzeko, izaera unibertsaleko irudikapen idealizatu bat bilatzen baita.

Mitologia aldatu

Irudikatutako pertsonaiak, Kleobis eta Biton, greziar mitologiaren arabera, Heraren apaiz zen Zidiperen seme bikiak ziren. Behin, hau, jainkosaren omenezko jaialdi batera zihoanean, gurditik, nekatuta, tiratzen zuten idiek, ibilbidea atzeratu zuten, orduan, bi anaiek, gurdia askatu eta bide osoa bota zuten (zenbait testutan, distantzia, 45 estadiokoa edo 8 kilometrokoa izan zela aipatzen da).

Zidipek, jainkosari eta berari zioten atxikimenduagatik txunditurik, Herari, bere seme-alabei, jainko batek pertsona bati eman ziezaiokeen oparirik onena emateko eskatu zion. Jainkosak, desira eman zion, eta bere seme-alabei, hilkor batek desira zezakeen onena eman zien: mutikoak, akiturik, lurrean etzanda aurkitu zituzten, lo sakon bat zela uste izan zuten hartan, benetan hil zirenean. Heriotza izan zen Heraren oparia.

Erreferentziak aldatu

  1. Erim, Kenan T.; Richter, Gisela M. A.; Richter, Irma A.. (1961). «Kouroi: Archaic Greek Youths. A Study of the Development of the Kouros Type in Greek Sculpture» The Classical World 54 (9): 292.  doi:10.2307/4344628. ISSN 0009-8418. (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  2. «Ministry of Culture and Sports | Delphi Archaeological Museum» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  3. (Ingelesez) Brouwers, Josho. «Cleobis and Biton» Ancient World Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) Hatje, Ursula. (1973). Historia de los estilos artísticos. Ediciones AKAL ISBN 978-84-7090-032-7. (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).

Kanpo estekak aldatu