Klaus Friedrich Roth

matematikari britainiarra

Klaus Friedrich Roth (Breslau, Alemania —gaur egun Wrocław, Polonia—, 1925eko urriaren 29aInverness, Eskozia, 2015eko azaroaren 10a) alemaniar jatorriko britainiar matematikaria izan zen. Londresko St. Paul's eskolan egin zituen lehenengo ikasketak. Titulua Cambridgen atera zuen, 1945. urtean. Graduatu ondoren, Gordonstoungo eskolan (Eskozia) irakasle-laguntzaile hartu zuten. 1946an Londresa itzuli zen, hango Unibertsitate Eskolan ikerlanean jarraitzeko. Doktoregoa 1950ean amaitu zuen, eta 1961ean irakasle-postua lortu zuen. Urte horietan balio handiko lana egin zuen matematiketan: zenbaki aljebraikoen hurbilketaren problema ebatzi zuen 1955ean, arrazionalen bidez; ordu arte, matematiketako problema handienetako bat izan zen. Lan horri esker, Fields domina eman zioten Edinburgoko Nazioarteko Kongresuan (1958). Rothek beste problema batzuk ere ebatzi zituen, esate baterako 1935ean Erdös eta Turánek azaldutako aierua. 1966an Londresko Imperial Collegeko Matematika Hutseko saileko katedra lortu zuen, eta han jardun zuen 1988. urteraino. Hurrengo urteetan irakasle-bisitari izan zen, eta 1996an Eskoziara itzuli zen. Fields dominaz gainera, beste ohore asko jaso zituen Rothek: De Morgan domina, Londresko Matematika Elkartearen eskutik (1983), eta Sylvester domina, Errege Elkartearen eskutik (1991), besteak beste. Errege Elkarteko eta Edinburgoko Errege Elkarteko kide ere bazen.

Klaus Friedrich Roth

Bizitza
JaiotzaWrocław1925eko urriaren 29a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaInverness2015eko azaroaren 10a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea 1950)
St Paul's School (en) Itzuli
(1939 - 1943)
Peterhouse
(1943 - 1945)
Londresko University College
(1946 - 1948)
TesiaProof that almost all Positive Integers are Sums of a Square, a Positive Cube and a Fourth Power (en) Itzuli
Tesi zuzendariaTheodor Estermann (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)S. L.C. Choi (en) Itzuli
William Wai Lim Chen (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Gordonstoun (en) Itzuli  (1945 -  1946)
Londresko University College  (1948 -  1966)
Massachusetts Institute of Technology  (1965 -  1966)
Londresko Imperial College  (1966 -  1988)
Londresko University College  (1988 -  1996)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Edinburgoko Errege-elkartea

Erreferentziak aldatu