Kitanoumi Toshimitsu (japonieraz: 北の湖敏満?) (Sōbetsu, Japonia, 1953ko maiatzaren 16a - Fukuoka, 2015eko azaroaren 20a), Toshimitsu Obata (japonieraz: 小畑 敏満 Obata Toshimitsu?) jaioa, sumolari handia izan zen, yokozuna gisa txapelketa gehien jokatu dituena.

Kitanoumi Toshimitsu

Bizitza
JaiotzaSobetsu (en) Itzuli1953ko maiatzaren 16a
Herrialdea Japonia
HeriotzaFukuoka2015eko azaroaren 20a (62 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Jarduerak
Jarduerakrikishi (en) Itzuli
Altuera1,79 metro
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Sōbetsu herrian jaio zen, Hokkaido uhartean. Bere jaiotza izena Toshimitsu Obata (小畑 敏満) da. 1967an hasi zen sumoa praktikatzen eta 1972an iritsi zen Makuuchi maila gorenera. Lehenengo txapelketa 1974an irabazi zuen eta 21 urte eta bi hilabete zituela Yokozuna bihurtu zen, Taihō handia baino gazteago, hilabete batzuk baino e ziren arren. Lodia zen arren indar ikaragarria zeukan eta ez zuen ia lesiorik izan. 1973 eta 1981 artean 15 txapelketa jarraian egin zituen gutxienez 15 borrokatatik 8 irabazita, hau oraindik errekorra da.

Horrela beraz, 1970ko hamarkadako sumolari onena izan zen. Urterik onena 1978an izan zuen 6 txapelketatatik bost irabazi baitzituen eta 90 borrokatatik 82. 1981ean ordea arerio berria azaldu zen, Chiyonofuji Mitsugu eta Kitanoumiren gainbehera etorri zen. 1984an jokatu zuen azken finala eta 1985ean erretiratu egin zen.

Errekorrak aldatu

  • Urte batean 6 txapelketatatik bost irabazi baitzituen eta 90 borrokatatik 82 (oraindik errekorra da).
  • 1981 artean 15 txapelketa jarraian egin zituen gutxienez 15 borrokatatik 8 irabazita (oraindik errekorra da).
  • 21 urte eta bi hilabeterekin bihurtu zen Yokozuna (oraindik errekorra da).
  • 63 txapelketa jokatu ditu yokozuna gisa (oraindik errekorra da).
  • Guztira 951 borroka irabazi zituen (1987an gainditu zuten errekorra, oraindik historiako hirugarrena da).

Erretiratu ostean aldatu

Japoniako Sumo Elkarteko kide izendatu zuten. Kitanoumi-beya sumo eskola sortu zuen eta gaur egun ere sumo eskola handiena da. 2002an Japoniako Sumo Elkarteko burua bihurtu zen. Agintaldiari gogor ekin zion eta hainbat eskandalu izan ziren sumo munduan, sumolari baten heriotza edo kalamuaren kontsumoaren aurkako postura. Bere sumolari batek kalamua kontsumitzen zuela jakitean bere kargua utzi zuen.