Kirats-ziza zuria (Tricholoma inamoenum) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1]

Kirats-ziza zuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma inamoenum
Gillet, 1874

Ez da jangarria, haluzinogenoa, arazo gastrointestinal larri samarrak eragin ditzake.

Orriak oso zabalak eta zabal ditu, Tricholoma sulphurescens delakoak dituen bezala, eta gas usain ia berdina. Kolorea oraindik argiagoa du.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, titi apur batekin, gero zabaldu egiten da, leuna, oinarrian tomentoso samarra; zurixka kolorekoa, okre zurbilez tindatua, erdian ilunagoa.

Orriak: Eskotatuak, zabalak, zabal, zurixkak tindu hori zurbilekin.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Luzanga, sustraitsu samarra, fibrilosoa, ezkatatsua eta zurixka tindu horixkekin.

Haragia: Zurixka eta argia egiteko erabiltzen den gas usainekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Inamoenum epitetoa latinetik dator, ezatsegina esan nahi duen "Inamoenus" hitzetik. Usain txarra duelako.

Jangarritasuna aldatu

Susmagarritzat jotzen da. Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Tricholoma sulphurescens antzeko espeziea da, koniferoen eta hostozabalen basoetan hazten da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, mendiko koniferoen basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 305 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 231 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 152 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu