King Kong (2005eko filma)
King Kong 2005eko Peter Jackson zeelandaberritar zinema zuzendariaren abentura film bat da. 1933ko izenburu berdineko filmean oinarritua dago, jatorrizko filmaren bigarren berregokitzapena delarik 1976ko filmaren ondoren. Naomi Watts, Jack Black eta Adrien Brody aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
Depresio Handiaren garaian, Ann Darrow (Naomi Watts) aktorea lanik gabe geratzen da. Bere egoera hobera doala dirudi Carl Denham (Jack Black) ezagutzen duenean, ikuskizunen munduan ekin nahi duen enpresaria. Jack Driscoll (Adrien Brody) antzerkigileak beraiekin bat egiten du. Hirurak urrutiko uharte batera bidaiari ekiten diote, Denhamek bertan film bat zuzentzeko asmoa dauka eta. Oihan zarbatsu batean, King Kong gorila erraldoia eta tribu prehistoriko bat aurkitzen dituzte, milioika urtez ezkutuan iraun dutenak. Bere goranahi aseezina dela eta, Denhamek gorila harrapatzeko planak egiten ditu, New Yorken erakutsi ahal izateko.
Aktoreak aldatu
- Naomi Watts: Ann Darrow
- Jack Black: Carl Denham
- Adrien Brody: Jack Driscoll
- Thomas Kretschmann: Englehorn kapitaina
- Colin Hanks: Preston
- Jamie Bell: Jimmy
- Andy Serkis: Kong (motion capture) / Lumpy
- Kyle Chandler: Bruce Baxter
- John Sumner: Herb
- Lobo Chan: Choy
- Craig Hall: Mike
- William Johnson: Manny
- Mark Hadlow: Harry
- Jed Brophy: lankidea
- Todd Rippon: lankidea
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)