Kilogramo

SI sistemako masa-unitatea. Delako sistemako oinarrizko zazpi unitateetako bat da.
Kilogramo patroi» orritik birbideratua)

Kilogramoa (sinboloa: kg) SI Nazioarteko Unitate Sistemaren masentzako oinarrizko unitatea da. 2019ko maiatzaren 20tik oinarrizko konstante fisiko baten arabera definitzen da. 2019ko maiatzaren 20a baino lehen platino-iridiozko zilindro baten arabera definitzen zen, Nazioarteko Kilogramo Prototipoa, edo Le Grand K, 1889an egina eta Parisko Saint-Clouden gordetzen dena.

Kilogramo
AzpiklaseaMKS sistema eta Nazioarteko Unitate Sistema
Neurtzen dumasa, mass excess (en) Itzuli eta rest mass (en) Itzuli
SI sistemarako konbertsioa1 kg
Unitate estandarretan1.000 g
Honen izena daramakilo eta gramo
Ikurrakg, кг, kg, кг, kg, ק"ג, кг, кг, кг, كغ, kg, кг, kg, kg, kq, kg, кг, кг, χγρ, kg, kg, кг, kg eta kg

Hasiera batean kilogramoa definitzeko ur litro bat erabili zen, hau da, dezimetro kubiko bat. Oso zaila zenez modu zehatz batean erreplikatzea, 1799an platinozko artefaktu bat proposatu zen kilogramoa definitzeko. Artefaktu hura, eta ondoren sortutako IPK, unitate estandarra izan zen 2019ra arte. Artefaktuak denborarekin masa galtzen zuela ikusi zenez, konstante bat erabiltzea proposatu zen, eta 2018an Plancken konstantea erabiltzea adostu zen[1]. Konstante honek argi partikulen energia (eta, beraz, masa) bere frekuentziarekin lotzen du[2]. Definizio berria posible izateko, Plancken konstantea zehaztasun handiz neurtzea beharrezkoa zen, eta horretarako ere IPKren kilogramoaren definizioa hartu zen oinarritzat.

Definizioa

aldatu

Kilogramoaren definizioa historian zehar aldatu da, hala ere zaila izan zen konstante fisiko baten arabera definitzea eta ez objektu fisiko baten arabera. Objektu fisikoek aldaketak izan ditzakete, baina konstanteak ez. Arazoa, konstante hori zehaztasunez neurtzea izaten da, beraz. Kilogramoaren definizioa izan zen konstante baten arabera aldatzen azkena, Plancken konstantea 2019ko maiatzaren 20an kilogramoa definitzeko hartu zenetik[3]. Kilogramoa da bere izenean aurrizki bat daraman unitate bakarra SIaren baitan.

Definizio historikoak

aldatu

Artikulu honetan hurrengo laburdurak erabiltzen dira:

  1. BIPM "Bureau International des Poids et Mesures", "Pisu eta Neurketen Nazioarteko Bulegoa"
  2. CGPM "Conférence Générale des Poids et Mesures", "Pisu eta Neurketei buruzko Konferentzia Orokorra"
  3. CIPM "Comité International des Poids et Mesures", "Pisu eta Neurketei buruzko Nazioarteko Komitea"
  4. SI "Sistème International d'Unités", "Nazioarteko Unitate Sistema (NUS)"

Uraren bidezko definizioa

aldatu

Hasieran kilogramoa, litro bat ur hutsaren masa, 4 Celsius gradu hotz-beroan eta presio atmosferiko estandarrean legez definitu zen. Definizio hau zehaztasunez bideratzeko zaila zen; era xumean bada ere uraren dentsitatea presioaren eraginpean dagoelako eta, presio unitateak masarenaren pean egonik, kilogramoren definizioan dependentzia zirkularra agertzen zelako.

Kilogramoaren prototipoak

aldatu

Arazo hauek gainditzeko, kilogramoa zehazki aurreko definiziora ahal zen beste hurbiltzeko egindako txantiloi estandar baten masa legez definitu zen. 1889tik aurrera, SI sistemak unitatea kilogramoaren nazioarteko prototipoaren masa legez definitzen du; prototipoa platino eta iridioz osatutako metal nahasturaz eginda dago, 39 mm xx mm garai eta yy mm zabal den zilindroa da eta Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoan dago gordeta.

Kilogramo prototipoaren kopia ofizialak eskuragarri daude, 10 urtean behin inguru, Parisko prototipoarekin ("Le Grand Kilo") alderatzen diren nazio prototipoak legez erabiltzeko. Kilogramoaren nazioarteko prototipoa 1880ko hamarkadan egin zen.

Definizioz, oraingo definizioaren bikoizketa akatsa zero da zehatz; hala ere, hitzaren ohiko adieran 2 mikrogramokoa legez har dezakegu. Hau estandarra era berean eginda eta gordeta dauden bere kopia ofizialekin konparatuz ikusten da. Ez dago ezelango ziorik estandar ofiziala bere kopia ofizialak baino egonkorragoa dela uste izateko, edo alderantziz; hori horrela izanda, konparaketaren bidez estima daiteke bere egonkortasuna. Prozedura hau gutxi gorabehera berrogei urtean behin jarraitzen da.

Kilogramoaren nazioarteko prototipoak azken 100 urtetan 50 mikrogramo galdu dituela dirudi, itsasten zaion hauts kopuru txikia garbitzeko ahalegiaren ondorioz, antza[4]. Prototipoan ikusi den aldaketak kilogramoaren definizioa berria sortzeko ahaleginak areagotu ditu. Oraingo definizioaren arabera esan dezakegu orain 100 urte kilogramo bateko masa zuten eta ordutik hona aldatu ez diren unibertsoko gauza guztiek (Frantzian dagoen metalezko prototipoa izan ezik) orain kilogramo bat eta 50 mikrogramoko masa dutela. Hau intuizioaren aurkakoa da eta masa unitate estandar bat definitzeko ez egokia, estandar batek denboran zehar ez baitu era arbitrarioan aldatu behar.

Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordearen 2018ko 26. Batzar Orokorra

aldatu

Fisikaren eta teknologiaren arloetan izandako aurrerapenak direla eta, 2011-14 bitartean izandako bileretan, Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordearen (frantsesez, Comité International des Poids et Mesures, CIPM) azpibatzorde baten proposamena kontuan harturik, oinarrizko zazpi unitateen definizioa zazpi konstante unibertsalen bidez ematea erabaki zen 2018ko 26. Batzar Orokorrean. Horren arabera, honako aldaketa hauek egitea erabaki zen, 2019ko maiatzetik aurrera indarrean jartzeko:[5]

«Betiere oinarrizko zazpi unitateak (segundoa, metroa, kilogramoa, amperea, kelvina, mola eta kandela) bere horretan gorderik, unitate horiek birdefinitu egin dira beraien balioak zazpi konstante fisiko unibertsalen bidez zehaztuz. Definizio berriek hobetu egin dute SI sistema, unitateen balioa aldatu gabe.»

SI sistema zehazten duten zazpi konstante unibertsalak honako hauek dira:

  • Zesio-133 atomo ez-perturbatuaren oinarrizko egoeraren trantsizio hiperfinaren frekuentzia   da,
  • Argiak hutsean duen abiadura   da,
  • Planck-en konstantearen balio numerikoa   da,
  • Oinarrizko karga elektrikoaren balioa   da,
  • Boltzmann-en konstanteak   balio du,
  • Avogadroren konstantearen balioa   da,
  •  -eko erradiazio monokromatikoaren argi-eraginkortasunaren balioa   da.

Ondorioz, zazpi oinarrizko unitateak goiko taulan adierazitako moduan daude birdefiniturik zazpi konstante unibertsal horien bitartez.

Kilogramoaren definizio ofizial berria

aldatu

Erabaki hori kontuan harturik, kilogramoaren balioa aldatu gabe, honelaxe geratu da idatzita beraren definizioa:

«Kilogramoa definiturik geratzen da Planck-en konstantearen balio numerikoa   denean, azken unitate hau   unitateen baliokidea izanik, eta metroa eta segundoa   eta   konstante unibertsalen bidez definiturik daudenean.»[6].

Beste proposamen batzuk

aldatu
  • Watt balantzeak lehen ampere definitzeko erabiltzen zen korronte balantzea erabiltzen du kilogramoa Planck-en konstantearen balio batekin lotzeko, voltaren eta ohmaren definiziotan oinarrituta.
  • Lebitatutako supereroalearen hurbiltzeak kilogramoa kantitate elektriko batzuekin lotzen du; gorputz supereroale bat biribildu supereroale batek sortutako eremu magnetikoan lebitatuz, eta biribilduan behar denkorronte elektrikoa neurtuz.
  • Josephson-en (CIPM (1988), 1. gomendioa, PV 56; 19) eta von Klitzing-en (CIPM (1988), 2. gomendioa, PV 56; 20) aldaezinei balio konbentzionalak eman zaizkienez, balio hauek (KJ ≡ 4.835 979×1014 Hz/V eta RK ≡ 2.581 280 7×104 Ω) anpere lehengo definizioaz elkartu ahal dira kilogramoa hurrengo eran definitzeko:
« Kilogramoa, ezin luzeagoak, zeharkako sekzio hutsalekoak, hutsean bata bestearen metro batera kokatuak eta segundo bakoitzean zehazki 6,241 509 629 152 65 × 1018 karga elementalezko korronte jarraiaz zeharkatuak diren eroale zuzen paralelo biren artean metro bakoitzeko agertzen den indarraren eraginpean zehazki 2×10-7 m/s² azelerazioa lortuko duen masa da »


Lotura pisuarekin

aldatu

Objektu baten pisua kilogramotan ematen denean, eman nahi den propietatea ia beti masa da. Noizbehinka objektu batekiko grabitazioaren indarra ere "kilogramo"tan ematen da, baina erabilitako unitatea ez da benetako kilogramoa. Objektu batean eragina duen indar grabitatorioa "kilogramo"tan ematen denean erabilitako unitatea ez da benetako kilogramoa, ez erabiltzea aholkatuta dagoen kilogramo-indarra (kgf) baino, kilopond (kp) izenaz ere ezagutua dena.

kg bateko masa duen objektu bat Lurraren azalean gutxi gora-behera 9.80665 newtongo indar grabitatorio baten eraginpean egongo da. (SIaren indar unitatea). Kontuan izan 980.665 cm/s²-ko biderkatzailea (CGPM-ek definitu zuen legez, cgs sistemak erabilitako sistema nagusiak zirenean) gramo-indarra definitzeko abenikoz onartutako balio konbentzionala (3rd CGPM (1901), CR 70) dela, besterik ez. Lurrean tokian tokiko g azelerazio grabitatorioa latitude, altitude eta kokalekuarekin aldatzen da, beraz balio konbentzional hau onartu baino lehen gramo-indarra txarto definitutako unitatea zen. (Begira geea ere, azelerazio grabitatorioaren neurri estandarra.)

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Resolutions of the 26th CGPM. BIPM.
  2. (Ingelesez) Planck, Max. (1901). «Ueber das Gesetz der Energieverteilung im Normalspectrum» Annalen der Physik 309 (3): 553–563.  doi:10.1002/andp.19013090310. ISSN 1521-3889. (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).
  3. (Gaztelaniaz) Martín, Bruno. (2018-11-17). «Aprobada la nueva definición universal del kilogramo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).
  4. (Gaztelaniaz) Sampedro, Javier. (2016-06-28). «El caso del kilo menguante» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).
  5. (Frantsesez) Redéfinition du Système international d'unités de 2018-2019. .
  6. (Ingelesez) Ghosh, Pallab. (2018-11-16). Kilogram gets a new definition. (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).

Bibliografia

aldatu
  • Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, Elhuyar, Donostia (2009). ISBN: 978-84-92457-00-7.
  • M. Ensunza, J.R. Etxebarria & J. Iturbe, Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Bilbo, 2008, ISBN: 978-84-8438-164-8.
  • Jose Ramon Etxebarria, Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2011, ISBN: 978-84-457-3136-9.
  • Jose Ramon Etxebarria, Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Bilbo, 2014, ISBN 978-84-8438-522-6.

Kanpo estekak

aldatu