Italieraz idazten zuen Carlo Collodi egilearen Pinotxoren abenturak liburuko pertsonaia, 1883 urteko haur eta gazte literatura bezala sailkatu den eta mundu zabalean hedatu den literatur klasikoa. Kilker Hiztuna pertsonaia nagusiari, Pinotxori, hitz egiten dion pertsonaia da, bere kontzientziaren funtzioa beteko duena.

Kilker Hiztunaren irudia. Irudigilea: Enrico Mazzati. Carlo Collodi idazlearen Le avventure di Pinocchio. Storia di un burattino liburuko irudia.

Deskripzioa aldatu

Kilker Hiztuna bertute askotariko pertsonaia da, edukazio onekoa, eskuzabala, jakintsua, arduratsua, azkarra, mesfidatia... Protagonistari, Pinotxori, aholku zuhurrak emango dizkio beti, protagonistak normalean aholkurik eskatzen ez badu ere.

Film Pinocchio, Disney 1940 aldatu

 
Kilker Hiztunaren irudi bat Disney enpresako film ospetsuaren fotograma batetik. Jatorrizko bertsioan, Disneyko gidoigileek Jiminy Cricket izenarekin bataiatu zuten pertsonaia.

Pinotxori buruzko 20 filmetik gora egin dira, haien artean, Walt Disneyk 1940an egindako marrazki bizidunetako filma izan da, ziur aski, historian pertsonaia honi buruz arrakasta handiena izan duena. Luigi Comencini-ren 1972ko filma eta arrakasta handiegirik izan ez zuen 2002ko Roberto Benigni-rena ere aipagarriak dira.

Disneyren filma (1940ko otsailaren 7an estreinatua) moldaketa askea den arren, animazio maisulantzat jotzen da gaur egun eta Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak "kulturalki garrantzitsu" izendatu zuen. Horregatik, herrialde honetako Film Erregistroan babesteko aukeratua izan zen.


Ikus baita aldatu

Kanpo estekak aldatu