Ketzal (dirua)
Artikulu hau Guatemalako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ketzal».
Ketzal (dirua) | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Guatemala |
Nongo eskumena | Guatemala |
Jaulkitzailea | Bank of Guatemala (en) ![]() |
Ikurra | Q |
Historia | |
Hasiera | 1925 |
Ordezkatzen du | Guatemalan peso (en) ![]() |
Quetzala (gaztelaniaz: Quetzal), Guatemalako Errepublikan erabiltzen den dirua da. Haren ISO 4217 kodea GTQ da eta sinboloa, Q[1][2]. Quetzal banako baten ehunenak zentabo du izena eta quetzal bakoitza 100 zentaboz osatuta dago. Quetzal hegaztiaren omenez izendatu zen[3].
Historia Aldatu
1925. urtetik, guatemalar pesoa ordeztu zuen. 2006ko abenduaren 17an quetzal batek 0.09631 euroko kotizazioa zuen.
Guatemalako Bankua quetzal monetaren gestioaren arduraduna da. Gaur egun 1, 5, 10, 25 eta 50 zentaboko txanponak eta 1, 5, 10, 20, 50, 100 eta 200 quetzaleko billeteak daude zirkulazioan.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ (Ingelesez) XE - The World's Trusted Currency Authority. (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Banco de Guatemala. (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Coins of CIS and Baltic countries. (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
Kanpo estekak Aldatu
- (Gaztelaniaz) Guatemalako Bankuaren webgunea.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |