Kellseko abade-etxea (Kilkenny)

Kellseko abade-etxea (ingelesez Kells Priory, Kilkennyko konderrian, Kells herrian kokaturiko agustindar abade-etxe zabala da, Kilkennytik 15 kilometro hegoaldera dagoena. Abade-etxea baino gotorlekua ematen duenez bertakoek Seven Castles izenaz ("zazpi gaztelu") ezagutzen dute.

Kellseko abade-etxea
Kells Priory
Kellseko abade-etxearen aztarnak
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboa Kilkennyko konderria
Koordenatuak52°32′18″N 7°16′01″W / 52.5383°N 7.2669°W / 52.5383; -7.2669
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1193 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Artikulu hau Kilkennyko abadiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kells».

Historia aldatu

Abadetxea Geoffrey FitzRobert normandiarrak altxa arazi zuen 1193an. Geoffrey FitzRobert, Richard "arku indartsu" de Clare konkistatzailearen anaiordea zen. Ez zuen ordea hasiera samurra izan, lehenengo mende eta erdian hiru aldiz erasotu eta erre baitzuten abadetxea. Horregatik harresiak eraikitzea erabaki zuten.

Horrela beraz, eraikin multzoak bi zati desberdin ditu, alde batetik ibaiaren ondoan dagoen monasterioa eta bestetik hegoaldeko eremu zabala hartzen duen harresiaren itxitura.

1972an indusketa lanak hasi zituzten eta dagoeneko 20.000 piezatik gora sailkatu dituzte.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu