Kattalin (eleberria)

Kattalin (La herbolera) Toti Martinez de Lezeak idatzitako eleberria da. Liburua 1500. urtean Durangon Euskal Herrian ezagutzen den lehenengo sorgin-ehiza gauzatu zenean oinarritzen da, milaka biztanle (batez ere emakumeak) sutan bukatu zuten Europa osoan, gezur, aurreiritzi eta eliz-gizonen obsesioengatik.

Kattalin
Datuak
Generoa Eleberri historikoa
Jatorrizko izenburua La herbolera
Hizkuntza Gaztelania
Herrialdea  EH
ISBN 978-84-8091-597-7
Euskaraz
Izenburua Kattalin
Itzultzailea Rosseta Testu Zerbitzuak
Argitaratze-data 2006
Orrialdeak 496
ISBN 978-84-9746-362-1

Gaur egun "sorgin" izena gaizkiaren sinonimoa izaten jarraitzen du, emakume zahar eta itsusiarena, eta ahaztu egiten da urte haietan ume, neska gazte eta emakume langile soilak salatuak eta erailak izan zirela.

Gaztelaniaz idatzita dago eleberria eta 460 orrialde dauzka, euskaratua dago "Kattalin" izendapenarekin. 2000. urtean argitaratua.

SinopsiaAldatu

Catalina de Goiena belagilearen istorioa kontatzen da XVI. mende hasieran kokatua. Anboto magalean hazia, Mari jainkosaren etxea, Euskal Herriko ohitura zaharrak ikasirik Durangora jotzen du bertan emagin ogibidea ikastera. Bertan amodio, jeloskeria eta hainbat abentura bizitzen ditu.

Kanpo estekakAldatu

« Eleberri hau idazten hasterakoan, sorgin-ehizaren beste ikuspuntu bat eman nahi nuen. Milaka emakume famatu eta hain ezezagunak erreak izan ziren, erokeriengatik, arbasoen antzinako sinesmenetan sinesteagatik gehienetan. »

—Toti Martinez de Lezea