Katrina Lehis

eskrimalari estoniarra

Katrina Lehis (Haapsalu, 1994ko abenduaren 19a) ezpata modalitateteko estoniar eskrimalaria da[1]. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen taldean, eta brontzezkoa bakarka[2]. Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Julia Beljajeva, Irina Embrich, Erika Kirpu eta Katrina Lehisek.

Katrina Lehis

Bizitza
JaiotzaHaapsalu (en) Itzuli1994ko abenduaren 19a (29 urte)
Herrialdea Estonia
Hezkuntza
HizkuntzakEstoniera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Lateralitateaezkerra
Altuera186 zentimetro

Biografia aldatu

Hamar urte zituela hasi zen eskrima praktikatzen. 2014an, Munduko txapelketa irabazi zuen gazteen mailan, eta Estoniako urteko atleta izendatu zuten. 2015ean, zilarrezko dominak lortu zituen taldekako lehiaketan, Europako txapelketan eta Europako Jokoetan. 2018an, Europako txapelduna izan zen bakarka ezpata modalitatean.

Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen bakarka[3] eta ondoren Estoniako taldea gidatu zuen finaleraino eta urrezko domina eskuratu zuten[4], biak ala biak ezpata modalitatean

Bizitza pertsonala aldatu

2017an ama izan zen. Semea izan zuen[5].

Palmaresa aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
  Tokio 2020   ezpata taldeka
  ezpata bakarka
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
  Montreux 2015   ezpata taldeka
  Novi Sad 2018   ezpata bakarka
Europako Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
  Baku 2015   ezpata taldeka

Erreferentziak aldatu

  1. «ESBL» esbl.ee (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  2. «Olympedia – Katrina Lehis» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  3. (Ingelesez) ERR, ERR, ERR News |. (2021-07-24). «Gallery: Fencer Katrina Lehis takes Estonia's first Tokyo medal» ERR (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  4. (Ingelesez) «Katrina Lehis Leads Estonia to First Fencing Gold in Women's Team Epee Event» NBC Chicago (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  5. (Estonieraz) «Piltuudis: Palju õnne! Vehklemistäht Katrina Lehis näitas pisipoega» Sport 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).