Katilu ubeliluna (Peziza praetervisa) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi urria, hauskorra eta kalitate gastronomiko gutxikoa duenez, ez da egokia sukalderako.

Katilu ubeliluna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaPeziza
Espeziea Peziza praetervisa
Bres., 1897

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran oin gabeko kopa formarekin, gero ireki eta zabaldu egiten da, izurtu samarra.

Himenioa: Ale gazteen kolorea more iluna da, eta, garatzen direnean, more-arrexka kolorekoa bihurtzen da. Kanpoko aldea zertxobait argiagoa da.[2]

Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "peziz" hitzetik

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukalderako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Peziza violacea delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan. Normalean, taldeak osatuz sua egondako hondarretan, baina ez bakarrik.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Europa, Japonia, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 749 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu