Katilu marroi-oliba
Katilu marroi-oliba (Peziza phyllogena) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gutxi estimatutako jangarria.
Katilu marroi-oliba | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pezizaceae |
Generoa | Peziza |
Espeziea | Peziza phyllogena Cooke, 1877 |
Sinonimoak: Galactinia olivacea, Peziza badioconfusa.
Deskribapena
aldatuErrezeptakulua: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Ez du oinik, eta hasieran forma arraroa du, globo itxurakoa eta kupiliformea geroago, azkenean deformatu egiten da eta ingerada irregularrarekin, kurbatua eta izurtua. Bai barruko aldean bai kanpokoan, bere kolore orokorra gorri-oliba da, gaztetan berdexka kolore gehiago du eta zahartzean gorrixka gehiago.[2]
Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik. Badioconfusa epitetoa, Peziza badia delakoarekin nahasten delako?
Jangarritasuna
aldatuJangarria da, baina gutxi estimatua.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuPeziza badia delakoarekin nahasten da, hau udan eta udazkenean ateratzen da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberriaren hasieratik aurki daiteke eta udara arte iristen den espezie goiztiarra da. Mota guztietako basoetan.[4]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Ipar Amerika, Islandia, Errusia, Japonia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 486 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 561 or. ISBN 84-282-0541- X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 95 or. ISBN 84-87997-86-4..