Katilu esnehoria (Peziza succosa) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Katilu esnehoria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaPeziza
Espeziea Peziza succosa
Berk., 1841

Deskribapena aldatu

Errezeptakulua: Txikia, 1 eta 5 cm bitartekoa, hanka gabea, hasieran kopa itxuran eta ertza inkurbatua eta gero hemisferikoa. Barnealdea okre zurbil grisaxka samarreko kolorekoa edo oliba tonuekin eta kanpokoa aldea ere kolore berekoa da, baina zurbilagoa.

Haragia: Haragia zuria du eta aireak ukitzean horitu egiten da, puskatzean esnearen antzeko kolore zuriko likido bat jariatzen du, gero horixka bihurtzen da eta azkenean okre iluna.[2]

Etimologia: Peziza terminoa grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Jan daiteke, baina ez du balio gastronomikorik.

Nahasketa arriskua aldatu

Peziza succosella delakoarekin nahas daiteke, baina honen latex-a berdexka da eta ez horixka, himenioa ere askoz ilunagoa du.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, bide ilunetan, etab., buztin lurretan.[3]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Islandia, Israel, Txina, Argentina.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 486 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 430 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu