Kategoria eztabaida:Ameriketako Estatu Batuetako Leku Historiko Nazionalak

Nola itzuli landmark aldatu

@Iñaki LL, Xabier Armendaritz: Kaixo! Akats bat egin dudala uste dut. AEBko Historic Landmark itzultzerakoan "Gune Historiko" jarri dut. Gero aurkitu dut bazegoela beste kategoria bat mugarri jartzen zuena, baina ez nago ados: landmark hori ez da mugarri bat, baizik eta leku ezagun bat. Gauzak gehiago okertzeko, badago gune historiko izena duen beste kategoria bat (letra xehez) Historic sites adierazteko. Ez daukat soluzioa argi, baina gehiago korapilatu aurretik, zuen iritzia jakin nahi nuke, dituzten kategoria hauen inguruan:

  • National Register of Historic Places: ?
  • National Historic Landmark: ?
  • National Historic Sites: ?
  • National Historical Parks: Parke Historiko Nazionala
  • National Military Parks: Parke Militar Nazionala
  • National Monunent: Monumentu Nazionala

-Theklan (eztabaida) 17:44, 6 martxoa 2021 (CET)Reply

@Theklan: Badakizu terminologiak hori duela, alegia, termino bat gauza baterako erabiliz gero, beste gauza baterako ezin duzula erabili, nahiz eta egokiagoa "gune" iruditu dezakeen landmarkerako. Nik aspalditik erabiltzen dut erabilera hedatua, ingelesez egiten dutenaren antzera.
Nik hiru maila horiei eutsiko nieke: leku edo toki/gune/mugarri. Landmark horietan batzuetan ez dago ezer, bakarrik panel bat, adieraziz hortxe misio bat edo dena delakoa egon zela garai batean. "Leku/toki Historikoen Erregistro Nazionala" esango nuke, kontraesan terminologikorik ez badago behintzat. -Iñaki LL (eztabaida) 18:24, 6 martxoa 2021 (CET)Reply
Egia esateko, landmark ez du zertan puntu fisiko bat izan nahitaez. El_Camino_Real_(California) landmark horietako bat da, baina gero bide horretan puntu batzuk ditu (panel batzuk), une honetan ez dut gogoan nola deitzen ziren, batzuetan bertan ezer ez egon arren. Zentzu politikoago batean, AEBko landmark bat herrialde horretako memoria leku (lieu de memoire) bat bide dira. -Iñaki LL (eztabaida) 18:49, 6 martxoa 2021 (CET)Reply
BERAZ:
National Register of Historic Places: leku
National Historic Landmark: mugarri
National Historic Sites: gune
National Historical Parks: Parke Historiko Nazionala
National Military Parks: Parke Militar Nazionala
National Monunent: Monumentu Nazionala Theklan (eztabaida) 11:08, 14 martxoa 2021 (CET)Reply
Egokia iruditzen zait Iñakik proposatutako irtenbidea. Hasieran bitxia egiten da mugarri hitza hedadurazko esanahi horrekin ikustea, baina egokia da, eta irtenbide egokiagorik ez dut ikusten. --Xabier Armendaritz   2021-03-08, 08:02 (UTC)
"Ameriketako Estatu Batuetako Leku Historiko Nazionalak" orrira bueltatu.