Kate Rusby
Kate Anna Rusby (Barnsley, Ingalaterra, 1973ko abenduaren 4a- ) abeslari eta kantautore ingelesa da. Ingalaterrako gaur egungo folk abeslari ezagunenetakoa da.
Kate Rusby | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Barnsley, 1973ko abenduaren 4a (46 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Damien O'Kane |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Genero artistikoa | folk musika |
Musika instrumentua |
gitarra ahotsa |
IMDb | nm2159637 |
www.katerusby.com/ |
Gaur egun Yorkshire konderrian bizi da, bere senarra den Damien O'Kane irlandar musikaria eta beren bi alabekin batera.
BiografiaAldatu
Musikarien familia batean jaio zen Barnsley hiriko eremuan dagoen Penistone herrian, Hegoaldeko Yorkshire konderrian[1]. Nerabezaroan folk jaialdietan gitarra eta pianoa jotzen hasi zen eta beste hainbat emakumerekin batera The Poozies folk zeltiar taldea osatu zuen. Bera abeslaria zen. 1995 urtean Kate Rusby & Kathryn Roberts diskoa plazaratu zuten neska biek[1].
1997 urtean bakarkako ibilbideari ekin zion Hourglass diskarekin, garai hartan Equation taldeko partaide zen arren. Hurrengo urteetan bakarkako disko berriak aterako zituen, eta BBC One telebista kateko hainbat serietarako abestiak ere grabatu zituen. 2000 eta 2002 urteen artean BBC-ren folk sari ugari eskuratu zituen[2]. 2001 urtean The Guardian egunkariak "Eszena britainiar akustikoko superstarra" izendatu zuen[3].
2007ko irailaren 3an, Cambridgeko Folk Jaialdian Awkward Annie diskoa aurkeztu zuen. UK Indie zerrendako bigarren posturaino igo zen eta Kate Rusby Erresuma Batuko folk mugimenduan erreferentziazko abeslaria bihurtzen hasi zen. 2008an gabonetako abestiekin egindako diskoa atera zuen. Hurrengo urteetan ohiko diskoak eta gabon inguruko diskoak tartekatu ditu.
DiskografiaAldatu
- Kate Rusby & Kathryn Roberts (1995)[1]
- Hourglass (1997)
- Sleepless (1999)
- Little Lights (2001)
- 10 (2002)
- Heartlands (2003)
- Underneath the Stars (2003)
- The Girl Who Couldn't Fly (2005)
- Awkward Annie (2007)[4]
- Make the Light (2010)
- 20 (2012)
- Ghost (2014)
- Life in a Paper Boat (2016)
Gabonetako albumakAldatu
- Sweet Bells (2008)
- While Mortals Sleep (2011)
- The Frost Is All Over (2015)
- Angels And Men (2017)
SariakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c «KATE RUSBY & KATHRYN ROBERTS» Kate Rusby . Noiz kontsultatua: 2019-01-01.
- ↑ a b c d «BBC - Radio 2 - Radio 2 Folk Awards» www.bbc.co.uk . Noiz kontsultatua: 2019-01-01.
- ↑ (Ingelesez) Denselow, Robin (2001-06-27) «Folk: Kate Rusby» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2019-01-01.
- ↑ (Ingelesez) «Awkward Annie - Kate Rusby | Songs, Reviews, Credits» AllMusic . Noiz kontsultatua: 2019-01-01.
- ↑ «BBC - Radio 2 - Folk and Acoustic - Folk Awards» www.bbc.co.uk . Noiz kontsultatua: 2019-01-01.
- ↑ (Ingelesez) «Sir Bob Geldof to be honoured by Gold Badge Awards - M Magazine» M magazine: PRS for Music online magazine 2014-09-10 . Noiz kontsultatua: 2019-01-01.
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kate Rusby |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala