Kasumi Ishikawa

mahai-tenislari japoniarra

Kasumi Ishikawa (japonieraz: 石川 佳純 Ishikawa Kasumi?, Yamaguchi, 1993ko otsailaren 23a) mahai-tenisean lehiatzen den kirolari japoniarra da.[1]

Kasumi Ishikawa

(2017)
Bizitza
JaiotzaYamaguchi1993ko otsailaren 23a (31 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaShitennoji Junior and Senior High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria
Lateralitateaezkerra
Pisua51 kilogramo
Altuera157 zentimetro

kasumiishikawa.com eta kasumi-thankstour.com
IMDB: nm5454421 Instagram: kasumi.ishikawa_official Youtube: UCTdQh7jaLTCDtihTZMoXo8A Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak

aldatu

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), zilarrezko domina irabazi zuen Japoniako taldearekin taldekako modalitatean, Txinako hirukotearen (urrezkoa) atzetik eta Singapurekoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Ai Fukuhara, Kasumi Ishikawa eta Sayaka Hirano-k.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa irabazi zuen Japoniako taldearekin taldekako modalitatean, Txinako hirukotearen (urrezkoa) eta Alemaniakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Mima Ito, Kasumi Ishikawa eta Ai Fukuhara-k.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Japoniako taldearekin taldekako modalitatean, Txinako hirukotearen (urrezkoa) atzetik eta Hong Kongekoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Miu Hirano, Kasumi Ishikawa eta Mima Ito-k.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
  Erresuma Batua
  Taldeka,
emakumezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Taldeka,
emakumezkoa[5]
2020 Tokio
  Japonia
  Taldeka,
emakumezkoa[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. ITTF-ren sailkapena ITTF webgunea 2021-11-12an begiratua
  2. «Kasumi Ishikawa» olympedia.org 2021-11-12an begiratua(Ingelesez)
  3. «Kasumi Ishikawa» Olympics.com 2021-11-12an begiratua (Ingelesez)
  4. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

aldatu