Kasten gerra
Kasten Gerra Yucatángo hegoaldeko eta ekialdeko maien eta gehienbat Yucatán penintsulako ipar-mendebaldeko aldean ezarrita zeuden zurien (kreole eta mestizoen) arteko arraza-gatazka ezagutarazteko erabiltzen den izena da. 1847ko uztailean hasi zen gerra, eta 1901ean amaitu zen ofizialki, Mexikoko armada federaleko tropek Chan Santa Cruz maien hiriburua okupatu zutenean.[1] Oso gatazka luze eta odoltsu izan zen.
Kasten gerra | |
---|---|
Mota | gerra |
Honen parte da | Mexican Indian Wars (en) |
Denbora-tarte | 1847 - 1901 |
Data | 1847 |
Kokaleku | Yucatán penintsula |
Parte-hartzaileak | |
Historia
aldatuHasieran maiek gerra ia irabazi zuten, baina haien arteko batasun ezak, gudalekua utzi eta artoa ereitera joan izanak eta Estatu Batuek eta Espainiak zuriei emandako laguntzak garaipena eragotzi zien. 1848ko maiatzaren amaieran, matxinoek penintsulako lau bostenak hartzen zituzten, Merida, Campeche, inguruko herri batzuk eta bi hiriak lotzen zituen errege-bidean zeudenak izan ezik. Egoera hain zen larria, gobernadorea Campechera eta gotzaina Habanara joateko prestatzen ari zirela. Yucatán osoko 80.000 errefuxiatu inguru zeuden Méridan, eta horrek, baliabide eskasiarekin batera, izurrite bat eragin zuen, populazioa txikitu zuena.
Gerraren lehen urteetan, Yucatán bi herrialde ezberdinetan banatzea planteatu zen: bata zuriena eta bestea matxino maiena; proposamen horretan Erresuma Batuak interes handia erakutsi zuen, eta matxinatuekin armak uzteko eta lanean hasteko negoziatzeko konpromisoa hartu zuen. Britainiarrak ez ziren sartu gizatasun arazoengatik, baizik eta maiekin zituzten negozioengatik eta gatazkan zeuden lurraldeak bereganatzeko irrikagatik.[2] Britainiarrek armak eta baliabideak eman zizkieten maiei lehengai batzuen truke.
1850etik aurrera borroka areagotu egin zen, batez ere ustez hizketan egiten zuen mirarizko gurutze batek maiak matxinatzera deitu zituenean. Maiek oihana utzi eta Chan Santa Cruz izeneko hiruburua eta santutegia sortu zuten, eta erlijio eta militar kutsuko estatu bat eratu zuten han. Maiek beren lurraldetik igarotzen zen Yucatango burdinbidea eraikitzeko lanei eraso zietenean, zuriek haien aurkako erasoaldia prestatu zuten eta 1901ean Porfirio Díaz jeneralak Chan Santa Cruz hartu zuen. Mexikoko iraultzak Chan Santa Cruz hiria maiei itzuli zien, baina haiek hiria utzi eta oihanera itzuli ziren.[3]
Gatazkaren jatorria
aldatuMaien indigenak, oro har, erlijioz, kulturaz eta fisikoki menderatuak izan ziren konkistaren ondorengo 300 urteetan. Espainiar edo kreole ez ziren talde sozial guztien kontrol sozial zorrotza zegoen Yucatán penintsulan. Yucatángo zenbait gune zeuden, Valladolideko eskualdean adibidez, non gizarte-kontrola indar handiagoz adierazten zen.
Kreole populazioari egiten zion mesede handiena egitura horrek. Kastena dei zitekeen egiturak (penintsulako espainiarrak, kreoleak, indigenak, mestizoak, beltzak eta haien konbinazio desberdinak) iraun zuen, eta egia esan, eskema horretan maiea indigenek maila sozialean postu baxuago izan zuten beti.
Klase menderatzailearen kontrol sozialaren moduak Mexiko osoan XIX. mendean findu ziren, Yucatánen, ordea, mantendu ziren inolako arazorik gabe aldi horretan. Nahiz eta esklabotza Hidalgok 1810ean aldarrikatu zuenetik debekatu zen (Vicente Guerrerok 1829an presidentearen dekretu bidez debekatu zuen), Yucatanen bizi ziren nagusiek maien indigenen kontrola eta esklabotza mantentzeko moduei eutsi zieten.[4]
Barkamen eske
aldatuAndrés Manuel López Obrador, Mexikoko presidenteak barkamena eskatu zion 2021ean maia herriari, "partikularrek eta agintari nazional eta atzerritarrek konkistan egindako abusu izugarriengatik". Lopez Obradorrek Yucatango penintsulako jatorrizko herriari bost mendetan zehar egindako gehiegikeriengatik barkamena eskatzeko adierazpena helburu horrekin antolatutako ekitaldian egin zuen. Alejandro Giammattei Guatemalako presidentea eta Estatuko agintariak ondoan zituela eskatu zien barkamena.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Francisco José Paoli Bolio, La guerra de Castas en Yucatán, Dante, Mérida, Yucatán, Mexiko, 2015. ISBN: 978-607-709-153-0
- ↑ El Monitor Republicano, 1849ko abuztuaren 12an, 1552 zk., 4 or.
- ↑ https://www.euskadi.eus/web01-a2lurhiz/eu/contenidos/termino/_c06074/eu_y_0112/y0112.html
- ↑ Casares G. Cantón, Raúl; Duch Colell, Juan; Antochiw Kolpa, Michel; Zavala Vallado, Silvio et al. (1998). Yucatán en el tiempo. Mérida, Yucatán. ISBN 970 9071 04 1.
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/8025700/mexikok-barkamena-eskatu-dio-maia-herriari-egindako-abusu-izugarriengatik/