Vicente Ramón Guerrero Saldaña (Tixtla, Mexikoko Intendentzia, 1782ko abuztuaren 9a - Cuilápam, Oaxaca, Mexiko, 1831ko otsailaren 14a), Vicente Guerrero bezala ezaguna, mexikar politikari eta militarra izan zen. Mexikoko Independentzia Gerrako Erresistentzia garaian (1816-1821) matxinatuen buruzagia izan zen. Jatorri indigena eta afromexikanokoa zuen, Mexikoko jende arruntaren kausa defendatu zuen eta esklabotza maila nazionalean abolitu zuen presidente bezala eman zuen agintaldi laburrean.

Vicente Guerrero


2. Mexikoko presidente

1829ko apirilaren 1a - 1829ko abenduaren 17a
Guadalupe Victoria - José María Bocanegra
Q21012404 Itzuli

1828ko abenduaren 8a - 1828ko abenduaren 25a
Q21012296 Itzuli

1823ko apirilaren 1a - 1824ko urriaren 10a
Agustin de Iturbide - Guadalupe Victoria
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVicente Ramón Guerrero
JaiotzaTixtla de Guerrero (en) Itzuli1782ko abuztuaren 10a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaCuilápam de Guerrero1831ko otsailaren 14a (48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakMilitarra, militarra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraMexican Army (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakBattle of El Veladero (en) Itzuli
Siege of Cuautla (en) Itzuli
Battle of Izúcar (en) Itzuli
Siege of Huajuapan de León (en) Itzuli
Capture of Oaxaca (en) Itzuli
Battle of Zitlala (en) Itzuli
Siege of Acapulco (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Liberala

1820ko abendutik 1821eko urtarrilera bitartean Agustín de Iturbide jeneralarekin hainbat liskar izan ondoren, Iturbidek buruzagia garaitu ezin duelarik, Iturbidek bandoz aldatu zuen eta Guerrerori independentziaren aldeko aliantza bat proposatu zion Acatempaneko besarkada ezagunean. Guerrerok proposamena onartu zuen, eta otsailaren 24an Igualako Plana aldarrikatu zen, honekin armadak (matxinatu eta errealista) batu zirelarik, Armada Trigarante osatuz. Azkenik, irailaren 27an, Armada Trigarante Mexiko Hirian sartu zen, horrela Mexikoko independentzia lortuz.

Botere Exekutibo Goreneko kidea (1823-1824), Gerra eta Itsas Ministroa (1828) eta Mexikoko presidentea izan zen 1829ko apirilaren 1etik abenduaren 17ra.

1833ko azaroaren 16ko Dekretuaren bidez, Aberriaren Benemerito izendatu zuten, eta 1849an, bere omenez, Guerrero estatua sortu zen.

Kanpo estekak aldatu