Kassios (Saint Seiya)

Kassios Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Bere irakaslea [

Kassios (Saint Seiya)
Datu biografikoak

[Shaina Ofiuchusekoa]] da.

Istorioa

aldatu

Lehiaketa Galaktikoa baino lehen

aldatu

Seiya Pegasokoa Greziara bidalia izan zen Pegasoko armajantzia lortzeko helburuarekin. Borroka eremuan, helburu horrekin, Shaina Ofiuchusekoaren ikasle zen Kassiosen aurka borrokatu behar izan zuen. Hasieran, bere indar fisikoa erakutsiz, Seiyari nagusitzen hasi zen, baina, azkenean, Seiyak garaipena lortu zuen, hala Pegasoko brontzezko armajantzia jantziz.

Hamabi Etxeetan

aldatu

Leoko Tenplua

aldatu

Kantzerreko tenplutik irten ondoren, Seiya Leoko tenplura iritsi zen, eta bertan Aioria Leokoarekin topo egin zuen. Aioria Saga Geminisekoak jaurti zion Satan Inperialaren mende zegoen, eta Seiya behin eta berriz eraso zuen. Bitartean, behin Death Mask Kantzerrekoa garaitu ondoren, Shiryu Dragoikoa, Shun Andromedakoarekin batera, Leoko tenplura abiatu ziren, baina bidean Kassiosekin topo egin zuten. Honek eskaileretan behera bota zituen. Jarraian, Leoko tenplura abiatu zen, eta, iritsitakoan, Aioria, oraindik Satan Inperialaren mende zegoena, Seiya hiltzeko prest zegoen. Baina Kassiosek bere besoen artean estutu zuen Leoko urrezko zalduna, baina honek erasotik libratzea lortu zuen. Kassiosek bere bidea jarraitzeko esan zion Seiyari, baina honek hantxe jarraitzen zuen. Aioria Seiya hiltzeko prestatu zen, baina Kassios bien artean sartu zen eta Leoko urrezko zaldunaren erasoak bete-betean jo zuen. Eraso horren ondorioz Kassios hil egin zen. Hala, Aioria Satan Inperialaren eraginetik askatu zen.

Kanpo estekak

aldatu