Kartusiar

Kartusia» orritik birbideratua)

Kartusiar Ordena (latinez: Ordo Cartusiensis, O.Cart. laburtua), kontemplaziozko ordena katolikoa da, Bruno Koloniakoak 1084an sortua. Monjeen arteko erabateko isiltasuna izan da kartusiarren ezaugarri nabarmenenetako bat. Kristau ordenarik zorrotzenetako bat da: barrutegietan (kartusiatan) bizi dira, ez dute haragirik jaten, maiz barau egiten dute eta lekaideen arteko isiltasuna ia erabatekoa da[1].

Kartusiar
Carthusian coat of arms-2006 11 30 murraybuckley.svg
Carthusian coat of arms-2006 11 30 murraybuckley.svg
Datuak
Motakontenplaziozko ordena eta erlijio-ordena
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1084
Sortzailea
webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Kartusiarrek garrantzi handia izan zuten XI.-XII. mendeetako komentuen eraberritzean. Komentu nagusian, fraideek etxearen izena duen edari bizia destilatzen dute, Grande Chartreuse, eta haren bidez lortutako irabaziak karitatezko ekintzatan eta banatzen dituzte. Kartusiar mojak Frantziako eta Italiako mojaetxe gutxi batzuetan bizi dira eta, fraideek bezala, komentutik atera gabe. Kartusiarren hedapena mantsoa da, eta eraberritzerik izan ez duen erlijio ordena bakarra da.

Euskal Herritik monasteriorik gertuena Mirafloresko kartusia da, Burgos hiriaren kanpoaldean kokatuta dagoena.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu