Kartaboia (Heg.) edo 45º-ko eskuaira[1] eskuaira-forma duen marrazketa-tresna triangeluarra da, 90°, 60° eta 30°-ko angeluak izaten dituena, eta marrazketa teknikoan erabiltzen dena. Neurri ezberdinetakoak izan daitezke eta eskala grafikoa dute, neurketa-tresna gisa erabili ahal izateko. Gehienetan, eskuaira edo erregela batekin erabiltzen da, lerro paraleloak, elkarzutak edo angelu ezberdinekoak marrazteko. Hainbat materialez egin daiteke, baina ohikoena eta erabilgarriena plastiko gardena da.

Kartaboi graduduna

Kartaboia honako hauetan erabil daiteke:

  • Aurretik jarritako distantzia batetara lerro paraleloak marrazteko
  • Lerro elkarzutak marrazteko
  • Angeluen neurriak adierazteko
  • Koordenatu polarrak lortzeko
  • Erdiko puntua berehala aurkitzeko
  • Irudi lauen simetria lortzeko
  • Bektoreen neurriak lortzeko
  • 30º eta 60ºko angeluak lortzeko
  • Hirukiak marrazteko

Erreferentziak

aldatu
  1. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).

Kanpo-estekak

aldatu