Erregela (tresna)
Erregela marra zuzenak marrazteko balio duen tresna da eta normalean laukiluze formako xafla mehe bat izaten da. Eskala bat baldin badu neurtzeko ere balio du.


Tresna erabilgarria da lerro zuzenak, arkatz edo bolaluma baten laguntzarekin egiteko eta zurruna, erdizurruna edo malgua izan daiteke, zur, metal, plastikoz etab... eraikia. Bere luzera, ohi ez da metro bete baino gehiagokoa izaten. Neurri unitate ezberdineko graduazioak izaten dituzte, milimetro, zentimetro eta dezimetroak kasu, baina badaude hazbetetan edo bi neurri unitateetan graduatuak daudenak ere. Soka edo xingola batez neurtzen bada, metro xingola deritzo eta metro bat baino gehiago izaten du.
Asko erabiltzen da, neurrien erabilerarekin zerikusia duten azterketa tekniko eta gaietan, arkitektura edo ingeniaritzan kasu.
Erregelek, erabilpen asko dituzte, neurtzeko zein marrazketa teknikoan laguntzeko balio baitute. Bulegoetan egoten direnak, plastikozkoak izaten dira, baina lantegi eta aroztegietakoak, metalezkoak izaten dira, altzairu malgu eta herdoilgaitzezkoak.
Marrazketa
aldatuErregela esaten zaie marrazketa teknikoan lerro zuzenak marrazten laguntzeko marrazketa lanabes guztiei. Badaude erregela graduatuak, eskala-erregelak eta inolako eskala ez daukaten erregelak ere.