Karmele Lopez Garate (Ondarroa, 1983) futbolari ohia da, eta hainbat futbol-talde igaro ditu bere kirol ibilbidean, hurrenez hurren, Artibai, Mutriku, Aurrera Vitoria eta Athletic. [1]

Biografia aldatu

Nahiz eta futbola izan bere bizitzan gehien praktikatu duen kirola, Judon ere ibili zen. Zubi Zahar Herri Ikastolako areto-futboleko taldean hasi zen, eta han urte batzuk egin ostean, futbol hamaikara pasatu zen. Behin 14 urte beteta, federatu egin zen, eta hortik aurrera hainbat talde igaro zituen.

Futbol taldeak aldatu

Artibain hasi zen, Lea-Artibai eskualdeko futbol taldean, eta hortik Mutrikuko futbol taldera joan zen. Mutrikun jokatzen ari zen bitartean, Aurrera Vitoriak deitu zion, eta gero, Athleticek. Bizkaiko taldean urte batzuk egin ondoren, berriro bueltatu zen Gasteizko taldera, eta azkenik, Mutrikun egin zituen bere azkenengo urteak. 32 urterekin utzi zuen futbola. Tarte horretan, Euskadiko selekzioarekin ibili zen, lehenengo 17 urtez azpikoekin eta gero 21 urtez azpikoekin.

Judo aldatu

Futbolean jokatzen ari zen bitartean, judoa ere praktikatzen zuen Lopezek. Ondarroan, gerriko marroia lortu arte aritu zen, eta IVEFeko ikasketak egiten ari zela, beltza atera zuen Madrilen. Baina garai batetik aurrera, futbolean zenbat eta sartuago egon, orduan eta gutxiago praktikatzen zuen.

Athleticeko beteranekin aldatu

 
Karmele Lopez Garate

IVEF eta magisteritza ikasketak egin zituen, eta, lanean hasi ostean, Mutrikura bueltatu zen. Haurdun gelditu zenean utzi zuen futbola. Behin umea izan ostean, Athleticeko beteranekin joan izan da, entrenatu eta jokatzera.

  1. «Gaztetatik baloia oinetan» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).