Karlos de la Cerda (c.1326 - 1354ko urtarrilaren 8a) Lunelgo jauna, Frantziako kondestablea eta Angulemako kondea izan zen.

Karlos de la Cerda

Frantziako kondestablea

Bizitza
Jaiotza1327 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
HeriotzaL'Aigle1354ko urtarrilaren 8a (egutegi gregorianoa) (26/27 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaAlfonso de la Cerda «el de España»
Ezkontidea(k)Margaret of Châtillon (en) Itzuli  (1352 (egutegi gregorianoa) -
LeinuaHouse of Burgundy - Castile and León (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra

Biografia aldatu

Alfontso de la Cerdaren iloba, Karlosen heziketaz Filipe VI.a Frantziakoaren aholkulari nagusia zen Miles Noyersekoari arduratu zen, ikasketak Joan Onbera izenarekin errege izatera iritsiko zenarekin partekatuz. 1350ean tronura iritsi zenean, Karlosek bere begiko bihurtu eta Angulemako konde izendatu zuen. Honela, Karlos II.a Nafarroakoa azpiratuz, gaizkia izenekoa, honentzat, frantziar tronurako bere asmo etsigarriek ematen zioten iraina izango zena.

1351ko urtarrilean, Joan Onberak Karlos Frantziako kondestable izendatu zuen, bi hilabete lehenago erregearen aginduz isilpean eta epaiketarik gabe burua moztu zioten Raul II.a Briennekoa kondearen ordez. Kondestable bezala, Ehun Urteko Gerran zehar zenbait gatazkatan parte hartu zuen. 1352an Karlos Bloisekoaren alaba zen Margarita Bloisekoa ezkondu zuen, baina ez zuten seme-alabarik izan.

1354ko urtarrilaren 8an, Karlos de la Cerda, Karlos II.a Nafarroakoaren anaia zen Filipe Nafarroakoarekin izandako liskar baten ondoren, Nafarroako erregearen gizonetako batek, Joan Soultekoak, "Gaskoi" izenekoak, L'Aigleko «Truie-qui-File» izeneko bentan 80 ezpata-kolpe eman eta Karlos hil zuen.