Karlos Nasar
Bulgariar haltera
Karlos Nasar (bulgarieraz: Карлос Насар, Paris, Frantzia, 2004ko maiatzaren 12a) halterofilian aritzen den kirolaria da. Frantzian jaio bazen ere bulgariar jatorria du eta Bulgariako selekzioan lehiatzen da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen 89 kg-tako kategorian, munduko errekor berria ezarriz gainera.[1]
Karlos Nasar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 2004ko maiatzaren 12a (20 urte) |
Herrialdea | Bulgaria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | bulgariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | pisu-jasotzailea |
Biografia
aldatuParisen jaio zen. Ama bulgariarra du eta aita libanoarra. Bi anaia ditu, Lazarus eta Ivan.[2]
2021ean munduko txapelduna izan zen 81 kg-tako mailan eta munduko errekorra ezarri zuen gainera. Urte berean Europa txapeldunordea izan zen. 2023an eta 2024an Europako txapelduna izan zen. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen eta munduko errekorra ezarri zuen 224 kilogramo altxatuta.[1]
Palmaresa
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris Frantzia | ≤89 kilo | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Taxkent Uzbekistan | ≤81 kilo | |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Mosku Errusia | ≤81 kilo | |
2022 | Tirana Albania | ≤89 kilo | |
2023 | Erevan Armenia | ≤89 kilo | |
2024 | Sofia Bulgaria | ≤89 kilo |
Marka
aldatu- 81 kg kategorian: 208 kg (Taxkent, 2021) - Munduko errekorra
- 89 kg kategorian: 224 kg (Paris, 2024) - Munduko errekorra[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Eurosport. (2024-08-09). WORLD RECORD! 🏋️♂️ | Karlos Nasar Makes History In Men's 89KG Weightlifting Highlights | #Paris2024. (Noiz kontsultatua: 2024-10-02).
- ↑ (Bulgarieraz) «Насар започнал като шахматист» Telegraph.bg (Noiz kontsultatua: 2024-10-02).