Urepele

Nafarroa Behereko udalerria
Urepel» orritik birbideratua)


Urepele[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 29,0 kilometrora. Altuera 392 eta 1 150 metro artekoa da, eta 26,44 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 280 biztanle zituen.

Urepele
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hainbat baserriak Urepeleko Errobik inguratzeak

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaBaigorri-Ortzaize
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Urepel
Auzapeza
(2020-2026)
Xole Aire
(independente)
Posta kodea64430
INSEE kodea64543
Herritarraurepeldar
Kokapena
Koordenatuak43°04′11″N 1°24′59″W / 43.0697°N 1.4164°W / 43.0697; -1.4164
Azalera26,44 km2
Garaiera392-1150 metro
Distantzia29,0 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria280 (2018:  −2)
Dentsitatea11,54 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,64
Ugalkortasuna[1]‰ 38,34
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,88 (2011)
Desberdintasuna[1]% 9,53 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 63,46 (2010)
Erabilera% 31,83 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1862ko otsailaren 15a (independentzia)

Bertako biztanleak urepeldarrak dira.

Urepele beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Etimologia

aldatu

Urepele toponimoa izen gardena da. ur eta epel ("asepel") hitzeten arteko elkarketa da. -e azkena deklinabide ez-etimologikoko elementu bat da, Ipar Euskal Herriko euskalkiei dagokiena. Testuinguruaren arabera, ahoskatzeko, ez ahoskatzeko edo apur bat xurgatzeko aukera dago.[4]

Geografia

aldatu

Urepele Aldudeko ibarrean dago.

Mugakideak

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Urepeleko Errobi udalerriko lurretatik igarotzen da, haren ibaiadar Imiliztegiko erreka (baita bertara isurtzen den Behodeiko erreka), Etxemendiko erreka, Labiaringo erreka, Ahuntzarretako erreka, Soaluzeko erreka (bertara isurtzen den Harriondoko errekarekin batera) eta Lohitzeko errekarekin batera.

Bestalde, herri menditsua da, eta Adi mendia (1 450 m) udalerriko lurretako mendi aipagarriena da.

      Datu klimatikoak (Banka, 1981-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.3 29.0 33.0 35.0 36.5 41.1 40.9 42.6 37.5 35.0 28.0 24.0 42.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.0 12.3 15.3 16.9 20.8 23.9 25.9 26.1 23.7 19.4 14.1 11.5 18.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.9 7.6 10.0 11.5 15.1 18.1 20.1 20.3 17.7 14.5 9.9 7.6 13.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.8 3.0 4.7 6.1 9.3 12.3 14.3 14.5 11.8 9.5 5.7 3.8 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.6 -13.0 -8.5 -2.5 1.0 3.0 6.2 3.5 1.0 -1.5 -7.7 -9.7 -13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 187.6 159.5 158.6 181.2 131.5 84.4 74.9 84.4 115.3 152.9 212.5 201.6 1744.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 99.0 109.0 109.5 95.7 97.0 69.0 86.7 85.2 81.0 99.0 96.5 130.1 130.1
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[5]

Auzoak

aldatu
  • Gaineko Karrika
  • Behereko Karrika
  • Elhutsea
  • Larrategia
  • Kintoa
  • Tanburinenea
  • Harriondoa
  • Buztanborda
  • Mandabidea
  • Antxainioenea

Historia

aldatu

Urepele, antzina Aldude udalerria besterik ez zena, udalerri independente bihurtu zen 1862ko otsailaren 15ean.[6]

Demografia

aldatu
1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901 1906 1911 1921 1926 1931
1030 960 892 815 789 792 741 745 730 724 746 684 733 625
1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 2008 2013 2018
615 562 565 573 561 485 459 400 365 349 347 345 305 280
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

aldatu

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren, udalerritik igarotzen diren erreken uraren kalitatea dela-eta, piszikultura esplotazio baten garapena ahalbidetu du.

Politika

aldatu

Auzapezak

aldatu
Hasiera Amaiera Auzapeza Alderdia
1971 1977 Txomin Arrambide
1977 2008 Marie-Antoinette Etxebarren
2008 2020 Michel Ernaga
2020 karguan Xole Aire
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak

aldatu

2017ko urtarrilaren 1era arte, Urepele Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, Euskal Hirigune Elkargo sortu berriaren parte izatera pasa zen.[7]

Garraioa

aldatu

Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoen Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, linea batek eskaintzen du zerbitzua.[8]

Kultura

aldatu
Miren Aire urepeldar laborari eta abeslaria, Koldo Zuazorekin hizketan, Urepelen egiten den nafar-lapurtar euskararen erakusgarri.

Euskara

aldatu

Urepeleko euskara[9] Baigorriko hizkera[10] da, nafar-lapurteraren erdiguneko[11] aldaera.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[12]

Koldo Zuazok, 2010ean, Urepelek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[13]

Urepele kultura popularrean

aldatu
Urepeleko Xelextin Saroiberri[9]. Euskal Herriko Ahotsakerako[10][11] egindako elkarrizketa.

Urepeleko sortzaile ezaguna Xalbador bertsolaria izan da. Xabier Letek eskaini zion abestian, Xalbadorren heriotzean aski ezagunean, Xalbador "Urepeleko artzaina" gisa identifikatzen du.

2002an, bere Zoramena albumean, Gatibu musika taldeak abesti bat dedikatu zion herriari: Urepele, hain zuzen[14][15].

Ondasun nabariak

aldatu
  • Inharabia, Jabola, Tanburin borda eta Xaliesenea baserriak XVIII. mendekoak dira
  • Xalbadorenea baserria
  • Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1841. urtekoa da

Urepeldar ospetsuak

aldatu

Herri senidetuak

aldatu

Urepele ondorengo herriekin senidetuta dago:

Irudiak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /uʁ̞epele/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  5. Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Leihotik: Urepele-k 150 urte», Kanaldude, 2012-07-02.
  7. Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
  8. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  9. a b «Urepele - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  10. a b «Baigorrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  11. a b «Erdigunekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  12. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  13. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  14. Tau Basket. (2015-09-20). Urepel-Gatibu. (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  15. Urepel, Gatibu-ren "Zoramena" diskatik. (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  16. «Wayback Machine - Nafarroako herri eta hiri senidetuak» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu