Karel (putzua)
Karela, segurtasun eta erabilgarritasunagatik, putzuaren gainazala ondo inguratzen duen harrizko hesia edo hormatxoa da. Normalean gainean polea edo txirrika instalatu behar da, ateratako ura edukiontzira igotzeko. Karelean estalkia jarri ohi da, zikinkeria putzuaren barrura ez erortzeko.
Harlangaitz-hormazko, zeramikazko edo egurrezko lehendabiziko kareletatik, oraintsuko laneko eta zementuzkoetaraino, putzuen ahoko karel soil hau marmolezko, brontzezko edo burdinazko materialez egina dago.
Karel motakAldatu
Han dinastiaren zeramika beiraztatuzko zintzilikarioa (I. mende ingurukoa), ontzi batean karel bat irudikatuz. Meiyintang bildumako arte txinatarra Rietbergeko Museoan (Zurich).
Kalifa periodoaren karelen bilduma - VIII. eta XI. mendeetan - Kordobako Arkeologia eta Etnologia Museoan (Espainia).
Samariar modernoak putzu baten karelaren ondoan Afrikako Beningo herrialdearen Donga departamenduan dagoen Copargo herrian.