Karbonilo
Karbono(II) oxidoa, erradikal dibalente edo funtzio-talde moduan hartua. Aldehidoak eta zetonak eratzen ditu, besteak beste
(«Karbonilo talde» orritik birbideratua)
Karbonilo (=C=O) erradikal organiko dibalentea da. Konposatu kimiko anitzetan dago: aldehidoetan, zetonetan, azukreetan eta azido organikoetan. Karbonilo taldearen erreaktibotasuna berarekin lotua den konposatuaren edo taldearen araberakoa da (askoz handiagoa aldehidoetan eta zetonetan). Trantsizio-metalekin elkarturik, pozoitasun handiko konposatuak moldatzen ditu, desegiten denean karbono monoxidoa askatzen baita.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.