Kaohsiungo metroa (txineraz: 高雄捷運), Txinako Errepublikako Kaohsiung hirian dagoen garraiobide publikoa da. 2008ko martxoaren 8an zabaldu zen eta Taiwan uharteko bigarren metroa izan zen Taipeikoaren atzetik.

Metro sarearen itxura erakusten duen mapa.

2008ko irailaren 14an bigarren linea zabaldu zenetik, metro-sareak 42,7 kilometro eta 37 geltoki dauzka. Metroa uste baino bidaiari gutxiagok erabili du, eta gobernuko arduradunek 360.000 bidaiari eguneko espero bazituzten ere, bigarren linea zabaltzerakoan 100.000 pasatxo baino ez ziren eguneroko erabiltzaileak.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.