Kantonalismoa 19. eta 20. mende hasieran Espainian garatu zen korronte politiko bat izan zen, zeinaren helburua zen estatuaren egitura behetik gora federalki osatzea, oso autonomia handiko kantoien bidez.

Ezaugarri politikoak

aldatu

Politikoki, federalismoa dago kantonalismoaren jatorrian, baina izaera erradikal ezkertiar nabarmen bat zuen: aberastasunaren banaketa, eta langile-klasearen bizibidearen hobetzea ziren bere zioetako bat. Espainiako 19. langile mugimenduaren adierazpideetako bat izan zen kantonalismoa, eta Espainiako anarkismoaren aurrekari ere izan zen.

Helburu gisa ezarri nahi zen estatua izan behar zuen konfederazio bat, herri edo hiri unitate independentez osatua. Unitate horiek, kantoiak, nolabait, Antzinako Greziako polis haiek bezala izan behar ziren.

Gertaera historikoak

aldatu
 
Valentziako kantoiaren zigilua, 1873koa.

Kantonalismoaren lehen une politiko garrantzitsua gertatu zen Espainiako Lehen Errepublika ezarri zenean, 1873. urtean. Irailaren 12an Cartagena hirian hasi zen Kantoien Matxinada, eta handik azkar hedatu zen Valentzia eta Andaluziara (batez ere, Granada). Espainiako barnealdean ere ezarri ziren kantoiak Salamanca eta Ávilan, eta saioak Extremadurako zenbait herritan: Coria, Hervás eta Plasencia. Pi y Margall presidentea jarrera kantonalista eta federalistakoa zen neurri batean, baina prozesuaren kontra jarri zen, eta azken batean, bere kargu galera ere eragun zuen horrek. Bere ondorengo Nicolás Salmerónek errepresioaren bidez zapaldu zituen kantoiak, eta bereziki militarrak erabili zituen azken kantoia, Cartagena, menderatzeko.

20. mendean, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, zenbait eskualdetan ekimen kantonalistak garatu ziren, entitate autonomo eta burujabeak ezartzeko, eta haien bidez berregiteko estatua. Esate baterako, 1937ko abuztuan, Asturias eta Leongo Kontseilu Burujabea osatzen saiatu ziren indar iraultzaileak.


Kanpo estekak

aldatu