Kantabriar Neptuno (gaztelaniaz: Neptuno cántabro) Castro Urdialesen topaturiko erromatarren aurreko estatuatxoa da.[1] Estatua jainko batena da, ezker eskuan izurde bat, eskuin eskua galdurik (agian hiruhortz bat zuena) eta lepoan ilargierdi itxiaren itxura duen urrezko lepokoa dituena. Gizon gazte, biluzik, bizargabe eta txima luzeko irudi honek 12,6 cm-ko altuera du. Brontzez egindakoa, I. eta III. mendeen artekoa.

Kantabriar Neptuno
Jatorria
Ezaugarriak

1955ean topatu zuten, Cueto mendiko tontorretik gertu, Cueto mendiko antzinako kastroan.

Bere jatorria ezezaguna da eta zenbait teoria daude:

  • Erromatar estatua da, Neptuno irudikatzen duena.
  • Indigena da, bertoko jainko batena, gero Neptunorekin batu zena. Hau nahiko bitxia da, bertoko samaniar, autrigoi edota kantabriarrak[2] apenas ez ziren itsasoratu eta ez dute halako beste jainkorik.
  • Estatua Apolorena da, erromatar Neptuno txima eta bizar luze dituen agurea baita.

Egun Santanderko Kantabriako Historiaurre eta Arkeologiaren Museoan dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu