Kamerun Frantsesa[1] (frantsesez: Cameroun français) 1918 eta 1960 artean mendebaldeko Afrikan kokaturiko antzinako Nazioen Ligaren mandatu, eta, ondoren, babespeko lurralde frantses bat izan zen.

Kamerun Frantsesa
Cameroun français
1918 – 1960
Nazioen Ligaren mandatu
Kamerun Frantseseko bandera

Kamerun Frantseseko armarria

Geografia
HiriburuaJaunde
Ekonomia
DiruaFrantziar libera (1918-45)
CFA libera (1945-61)
Kultura
Hizkuntza(k)Frantsesa
Historia
Aurrekoa
Kamerun Alemana
Ondorengoa
Kamerun

XIX. mendearen amaieran, Afrikaren banaketaren garaian, gaur egungo Kamerungo eskualdea Alemaniak protektoratu bezala aldarrikatu zuen. Lehen Mundu Gerran, frantziar eta belgikar tropek eskualdea okupatu zuten, eta, beranduago, 1922an, Britainia Handiak eta Frantziak Nazioen Ligaren mandatu bezala administratu zuten. Frantziar eskualdea Kamerun izendatu zuten, eta britainiarra bi eskualdetan banatu zuten: Ipar Kamerun eta Hegoaldeko Kamerun.

Kamerun Frantsesa herrialde independente bihurtu zen 1960ko urtarrilean, eta Nigeriaren independentzia urte horretan bertan programatu zen beranduagorako. Eztabaida batzuen ondoren (1959tik martxan egon zirenak), 1961eko otsailaren 11n plebiszitu bat egitea adostu zen. Gehiengo musulmanari esker iparraldeko eskualdeak Nigeriarekin elkartzearen alde egin zuen, eta hegoaldeko eskualdeak Kamerunekin bat egitearen alde bozkatu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kamerungo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.