Kaliza zuri-beltza (Helvella leucomelaena edo Dissingia leucomelaena) Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Generoak dituen toxinak desager daitezen, denbora askoan egosi behar da eta egositako ura bota.

Kaliza zuri-beltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaDissingia
Espeziea Dissingia leucomelaena

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, kopa formakoa eta hasieran hertz zuzena du, gero kurbatua, koskaduna eta arre-beltz koloreko barrua, kanpoan zurixka beherantz.

Hanka: Motza, zuria, tolestura batzuekin urratua.

Haragia: 1etik 2 mm-rako lodiera, irmoa, hauskorra, zuria, errezeptakuluaren barne eta kanpo estalduretan izan ezik. Zapore leuna du eta usain ahula.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua.

Jangarritasuna aldatu

Erdipurdikoa, genero honetako espezie gehienak bezala, ez da gordinik kontsumitu behar.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Helvella acetabulum (= Acetabula vulgaris) delakoarekin, baina honek arre-fuliginoso koloreko errezeptakulu bat du, haragia marroixka eta oina askoz ere tolestura gehiagorekin.

Sasoia eta lekua aldatu

Neguaren amaieran eta udaberrian agertzen da, pinuen, izeien eta abarren basoetako lurrean eta humusean.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Hego Amerika.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 736 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 536 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 482 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu