Kaligrafia untzial

Erdi Aroan erabili zen kaligrafia

Kaligrafia untziala (latineko unciālis hitzetik; ‘hazbete batekoa’) idazketa mota bat da, non testua letra larriz erabiltzen zen, maiuskularen zentzu paleografikoan, hau da, bi lerro paralelo horizontalek mugatutako letra mota (xeheak edo minuskulak lau behar ditu).[1] Ohiko erabilera izan zuen K.o. III. mendearen eta VII. mendearen artean, batez ere eskribau latindar eta grekoen artean. VIII. mendetik XIII. mendera arte, letra mota ohikoa zen izenburu eta letra nagusietan.[2]

Kaligrafia untzial
Jatorria
Sorrera-urteaII. mendea
Ezaugarriak
Idazketa-sistemaalfabeto greko eta latindar alfabetoa
Deskribapena
OinarrituaLetra etzana erromatarra
Imagen de una página del Kellseko liburua, 800. urtekoa, kaligrafia untzialaren bariante batean idatzita.
III. mendeko gidoia, kaligrafia untzialaren aurrekari gisa har daitekeena, Papyrus Oxyrhynchus 668. urtekoa.

Etimologia aldatu

"Untzial" latinetik dator, "unciālis" hitzetik, 'hazbetekoa'.[3] Izena ideia oker batetik dator pentsatzen baitzen letra guztiak larriz idatziak zeudela. Kontzeptua Jeronimo Estridongoaren testu batetik dator; bertan, letra larriez hitz egiten zera dio: litterae unciales.[4]

Kaligrafia honetan izki batzuk bereziak dira, A, D, E eta M. Hori dela eta egile batzuek ADEM idazkera izena proposatu dute.[5]

Jatorria aldatu

Litekeena da lehen untzial idazkera erromatarren azken kaligrafia etzanetik aurrera garatu izana. Testu kristauak idazteko eta kopiatzeko erabili zen bereziki. Uste da eskritura mota honen ezaugarririk berezkoenak Afrikako idazketa-maisuren bati zor zaizkiola. Baita ere esan da erromatarren mundu juridikotik datorrela: II. mendetik aurrera mundu horrek idazkera berezi bat garatu zuen.

Ezaugarriak aldatu

Idazkera untzialak karaktereen egitura berrinterpretatzen du. Bere kaligrafia-marren modulu berriak letra eder eta bakar bihurtzen du. Minuskularen erabilera sustatzen dute, erraza eta irakurtzeko erraza delako.[6]

Hasieran, formek trazu sinple bat zuten ezaugarri, forma borobileko letrekin, pergaminoaren eta txahalaren larru berriak aprobetxatuz eta hegazti-lumaren erabilerari lotuta, marra ugariko angelu-hizkien aldean, horiek egokiagoak baitziren papiroa bezalako gainazal zimurtsu eta latzetarako.

Idazkera untzialaren adibiderik zaharrenetan, hala nola Liburutegi Britainiarreko De bellis macedonicis testuan, letra guztiak bata bestearengandik deskonektatuta daude, eta hitzen arteko bereizketa normalean ez da erabiltzen. Hala ere, hitzen bereizketa geroko untziaren erabileraren ezaugarri bat da.

Idazkerak mendeetan zehar eboluzionatu zuenez, karaktereak konplexuagoak bihurtu ziren. Hain zuzen ere, 600 inguruan eskuizkribu askotan agertzen hasten dira oinarrizko trazu exajeratu eta loreztatuak.

 
Kaligrafia untzial bertsio baten alfabeto osoa.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.edicionesemilianenses.com/uncial.htm
  2. The Cambridge Encyclopedia of The English Language. Ed. David Crystal. Cambridge: Cambridge University Press, 1995. 258.or.
  3. https://dle.rae.es/uncial
  4. Job profetaren Liburuari hitzaurrea (PL 28, 1142).
  5. B. L. Ullman, Ancient Writing and its Influence, New York 1932, 64.or.
  6. https://tiposconcaracter.es/caligrafia-uncial/

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu