Kalenjin izenak kalenjindarrek eta kalenjin hizkuntza-komunitateek erabiltzen dituzte batez ere Kenyan, baina baita Murle herriak Etiopian, Ugandako Sebei etniak eta Tanzaniako Datooga, Akie eta Aramanik herriek.[1]

Joyce Chepkirui, kalenjin eta keniarra.
Kipchoge Keino, mutil izena.

Bereziki ezagunak dira izen hauek atletismoaren esparruan, non Kip- eta Chep- aurrizkiez hasitako hainbat atleta izen nabarmendu diren 20. mendeko azken laurdenetik aurrera, distantzia ertain eta luzeko lasterketetan nagusitasun handia baitute kalenjindarrek[2].

Emandako izenetik deituretara aldatu

Tradizionalki, jaiotzean pertsona bati izen pertsonala eman izan zaizkie izen hauek jaiotako egoeraren arabera zehazten da. Kalenjin hiztun komunitate gehienetan, izen maskulinoak Kip- edo Ki- rekin aurrizkiz hasi ohi dira. Aldiz, izen femeninoak Chep- edo Che- aurrizkiekin (-Jep ere bai) hasten dira[3].

Pertsonaren izena, beraz, jaiotzearen inguruabarraren deskribapenari dagokion aurrizkia gehituz eratorriko litzateke. Adibidez egunsentia baino lehentxoago (korir) jaiotako haurrari Kipkorir edo Chepkorir deitu dakioke.

Dena dela salbuespenak daude bi kasuetan (mutilak Chep- izenarekin eta neskak Kip- hasierarekin), segun eta talde etnikoak edo hizkuntza-aldaerak (dialektoak).

Emandako izen hauek deitura bilakatu dira kasu askotan gainera, izen-abizenen nazioarteko identifikazio moldeetara hurbildu direlarik Kalenjinen herrialdeetako burokraziak. Hortaz Kipkorir bat izan daiteke 21. mendean neska edo mutil bat, arbasoren baten izenetik jaso duena deitura.

Izen ezagunak aldatu

Kalenjin izen ezagunen adibide batzuk eta haien esanahiak[3];

Gizonezko izena Emakumezko izena Esanahia
Kibitok Chebitok itok/itogut: ohea / Ohean jaioa
Kiprop Cherop rop: euria / euria ari zuenean jaioa
Kipchoge - choge: biltegia / biltegitik gertu jaiotakoa
Kipchumba Chepchumba chumbek: europar, mendebaldetar / atzerriko herrialde edo elementu mendebaldetar batean jaioa
Kipkoech Chepkoech koech; egunsentia / egunsentiarekin bat jaioa
Kiprotich Cherotich ke-rot: itzuli (aditza) / tich: ganadua / ganaduaren itzulera unean, arratsaldez edo, jaioa

Beste izen batzuk aldatu

Kalenjindarren izen guztiak ez dira Kip-/Chep- eta jaiotza uneak markatuak. Goitizenak edo beste zirskuntantzia batzuek markatutako izenak ere badaude. Esate baterako:

  • Barsosio: landare aberats bat ekarri duena etxera.
  • Barmasai: Masai bat harrapatu edo hil duen gerlaria.
  • Tergat: burua alboratuta duela ibiltzen denari esaten zaio[2].
  • Chepkowny: emakume espiritua duen mutila[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Hollis A.C, The Nandi – Their Language and Folklore. The Clarendon Press, Oxford, 1909, p. 277
  2. a b «Kenya's 'Special Ks' - Mombasa 2007 | NEWS | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  3. a b c Daniels, Robert S.. «Kipsigis Names» www.danielsanthropology.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).

Kanpo estekak aldatu