Kale Nagusiko 8. zenbakiko etxea (Orio)

eraikitako euskal ondare nabaria Orion

Kale Nagusiko 8. zenbakiko etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusia kaleko 8. zenbakian, eta Kale Nagusiko 6. zenbakiko etxea eta Kale Nagusiko 10. zenbakiko etxearen artean.

Kale Nagusiko 8. zenbakiko etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Orio)
Kale Nagusiko 8. zenbakiko etxeko karabelaren baxuerliebea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrio
Koordenatuak43°16′35″N 2°07′38″W / 43.27651°N 2.1272°W / 43.27651; -2.1272
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea42

Eraikina aldatu

Pizkundetar estiloko fatxada ederra du, hareharrizko silarria duena eta arnasa handiko diseinu simetrikoa.

Beheko solairuak hiru bao ditu, ate gisakoak: erdi puntukoa, nagusia, eta ateburudunak, albokoak. Lehen solairuko leihoek, bigarrengoak baino handiagoak, barlasai hegalduna dute eta hauts-babeslea. Albokoak garaiagoak dira eta leihoburu zabala erakusten dute. Lehio nagusiak baketoiak ditu, kalostra itxurako tailarekin. Bigarrn solairuko leihoak apalagoak dira, barlasai hegaldunekin, baina hauts-babeslerik gabe. Fatxada honetako ezaugarria errodela edo botoi handiak dira.

Kanpo estekak aldatu