Kaio Pontzio (latinez: Gaius Pontius, batzuetan Gavius Pontius edo, besterik gabe, Pontius) Komandante samnita bat izan zen Varriani klanekoa. Bigarren Gerra Samnitatan erromatarren kontra borrokatu zen eta garaipen handia lortu zuen Sarde Kaudinoetan irabazi eta gero 321 K.an

Kaio Pontzio
Bizitza
JaiotzaAbellinum (en) Itzuli, K.a. IV. mendea
HerrialdeaSamnitak
HeriotzaK.a. 292 ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Jarduerak
Jarduerakkomandante burua
Horka Kaudinak errepresentatzen duen freskoa

Herenio Pontzioren semea, Kaio Pontzio meddix tuticus bat zen, kargu bat erromatar kontsula bezalakoa, baina botere gutxiagokoa. Bigarren gerra Samnitan 8000 gerlari eta 900 zaldun izan zituen bere agindupean. Talde honekin garaipen handiak izan zituen Canusium eta Gnaitha konkistatu eta gero, eta 13200 erromatar soldaduen kontra irabazi ere.

321 K.an erromatarrak Samnioan zeuden eta Ponciok Caudion zegoela erromatarrak kaudaziatik hurbil zeudela ikusi zuen. Erromatarrei tranpa bat jarri zien eta hamar soldadu bidali zuen kanpamentura Luzerako hiria setiatzen ari zirela esateko. Erromatarrak sinistu zituzten eta Sarde Kaudinoetako gudan garaitu zituan sorpresa batean erromatarrak harrapatu eta gero. Urte batzuk geroago Lautulaen beste garaipen bat lortuko zuen (k. a. 315ean)

Kaio Pontzio harrapatuta eta exekutatua izango zen k. a. 292an baina data hain aurreratua izanez gero bere semea izango zela pentsatzen da.

Bibliografia aldatu

  • José Manuel Roldán. (1987). Historia de Roma. Tomo I: La República Romana. Madril: Ediciones Cátedra, S.A ISBN 84-376-0307-2..
  • Tito Livio. (1990). Historia de Roma desde su fundación. III Madril: Editorial Gredos ISBN 978-84-249-1441-7..