Kaieteur ur-jauzia

Guyanako ur-jauzia

Kaieteur ur-jauzia (ingelesez: Kaieteur Falls) Guyanan dagoen ur-jauzi bat da, Hego Amerikan dagoen garaienetakoa eta emari handienetakoa duena. Kaieteur Parke Nazionaleko ondasun turistiko nabarmenena da[1].

Kaieteur ur-jauzia
Datu orokorrak
Motaur-jauzi
Zabalera113 m
Geografia
Map
Koordenatuak5°10′41″N 59°28′56″W / 5.17811°N 59.48228°W / 5.17811; -59.48228
Honen parte daPotaro River (en) Itzuli
Estatu burujabe Guyana
Region of Guyana Potaro-Siparuni
Babestutako-eremuaKaieteur National Park (en) Itzuli
Hidrografia
Ur-emaria663 m³/s

Esekibar Guyanan dagoenez Venezuelak harentzat aldarrikatzen duen lurraldea da.

Deskribapena

aldatu

Potaro ibaiak egiten duen jauzia da. 226 metrotako altuera du eta ondoren ur-jauzi txikiagoak daude, guztira 251 metrotako altuera osatuz. Niagarako ur-jauzien altueraren laukoitza da eta Victoria ur-jauzien bikoitza. Ur emari handia dauka, 663 m³ segunduko batazbeste, planetako handienetakoa[2].

Potaro ibaiak Esekibo ibaira isurtzen ditu urak.

Historia

aldatu

Charles Barrington Brown britainiar geologoak aurkitu zituen 1870ean inguruko jatorrizko biztanleek gidatuta[3]. Brown eta James Sawkins 1867an iritsi ziren Guyanara herrialdearen mapa osatzeko helburuarekin. Brownek Canoe and Camp life in British Guiana (1876)[4] eta Fifteen Thousand Miles on the Amazon and its tributaries (1878) liburuetan aipatu zituen[5].

Turismoa

aldatu

Guyanako turismogune garrantzitsuenetakoa da. Aireportua ere badu, ur-jauzien gainaldetik 15 oinez iristen dena[6].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Kaieteur Falls, Guyana - World Waterfall Database» www.worldwaterfalldatabase.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  2. «World-waterfalls.com» web.archive.org 2017-10-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  3. (Ingelesez) Archive, History. «Creators - Brown, Charles Barrington» History Archive (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  4. (Ingelesez) Brown, Charles Barrington. (1876). Canoe and Camp Life in British Guiana. E. Stanford (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  5. (Ingelesez) Brown, Charles Barrington; Lidstone, William. (1878). Fifteen Thousand Miles on the Amazon and Its Tributaries. E. Stanford (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  6. (Ingelesez) «Kaieteur International Airport» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).

Kanpo estekak

aldatu