Kadıköy
Kaltzedonia[1] (antzinako grezieraz Χαλκηδών, Khalkêdôn) Bitiniako greziar hiri bat zen, egun Kadıköy turkiar hiria. Bosforoaren ertzean kokatua, asiar aldean, antzinako Bizantzioren parean zegoen, egungo Istanbul
Kadıköy (Kaltzedonia) Antzinako izena | |
---|---|
Turkiako barrutia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Turkia |
Probintzia | Istanbul probintzia |
Izen ofiziala | Kadıköy |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°59′13″N 29°02′12″E / 40.9869°N 29.0367°E |
Azalera | 41 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | 13504.1 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | K.a. 685 |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Petah Tikva eta Friedrichshain-Kreuzberg |
http://www.kadikoy.bel.tr/ |
Historia
aldatuHiria K.a. 685an sortu zuten Megarako kolonoek. Ondoren, Otanes satrapak bereganatu zuen, Dario I.aren espedizioaren ondoren esziten aurka. Kaltzedoniatik itsasoratu ziren Grezia inbaditzeko itsasontziak, Mediar Gerren garaian.
K.a. II. mendean, Bititianko Erresumaren agindupean ipini zen, baina erresuma osoa bezala, K.a. 74an Erromatar Inperioa izatera igaro zen.
Kaltzedonian izan zen 451n kristautasuneko laugarren kontzilio ekumenikoa, Kaltzedoniako kontzilioa. Apezpiku hiria izan zen.
Kosroes II.ak, sasanidarren erregeak, 602an hiria setiatu zuen, Maurizio I.a mendekatzeko asmoarekin. Horrela, hiria bereganatu eta Konstantinopolis mehatxatu zuen, Fokas enperadorearen agindupean zegoena.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .