Justyna Mielnikiewicz

fotokazetari poloniarra

Justyna Mielnikiewicz (Marklowice, Polonia, 1973) fotokazetari eta bideokast-gile poloniarra da.[1][2]

Justyna Mielnikiewicz
Bizitza
JaiotzaMarklowice udalerria
Herrialdea Polonia
BizilekuaTbilisi
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
JarduerakLangile autonomoa, fotokazetaria eta argazkilaria
Lantokia(k)Tbilisi
Jasotako sariak

Instagram: justmiel Vimeo: user8654590 Edit the value on Wikidata

Tbilisin bizi da 2002tik, Georgian, eta bertan lan egiten du.

Biografia aldatu

Justyna Mielnikiewicz 1973an jaio zen, Marklowiceko Gminan, Poloniako hegoaldean. Autodidakta da, eta 1999an hasi zen lanean, Gazeta Wyborcza egunkari poloniarrarentzat.[1]

2001ean, independente gisa hasi zen, gaiak eta horiek lantzeko moduak berak aukeratu ahal izateko. Hamarkada batez, Kaukason lan egin zuen mugen eta migrazioen gaien inguruan, historia pertsonalak argitara ematen saiatuz.[3][4]

Emakume fotokazetariaren Canon saria jaso zuen 2009an, Kaukasori buruzko Sufrimendu partekatua, lerro banatuak erreportajearengatik.[5]

2010az geroztik, sobietar errepublika sozialista zaharretan emakumeen, sexualitatearen eta generoaren gaia aztertzen dihardu.

2017an, Varsoviako (Polonia) guraso bakartasun moderno hiritarraren errealitate bereizia eta konplexua erakusten saiatu zen, guraso bakarreko lau familiari jarraipena eginez.[6]

Bere argazkiak egunkari eta aldizkari askotan argitaratu izan dira, hala nola, New York Times, Newsweek Polska, Paris Match, Frankfurter Allgemeine Zeitung, Monocle, Stern eta Le Monde[7].

Maps agentziako kidea, Tbilisin (Georgia) bizi da, eta bertan lan egiten du 2002tik.[8]

Sariak aldatu

  • 2009: Emakume fotokazetariaren Canon saria[5]
  • 2009: World Press Photo bigarren saria, People in the News erreportaje-kategorian[9]
  • 2011: Magnum Fundazioaren Kaukasoko argazkilari gaztearen saria
  • 2015: The Aftermath Project saria[10]
  • 2016: W. Eugene Smith beka[11][12][13]

Erakusketa nagusiak aldatu

  • 2010: Sufrimendu partekatua, lerro banatuak, Visa pour l’image, Perpinyà[5]
  • 2017: A Ukraine Runs Through It, Arleseko argazkiaren topaketak[14]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu