Jurchen (mantxueraz: ᠵᡠᡧᡝᠨJušen, ʤuʃən ahoskatua; txinera tradizionalez: 女真; pinyinez: Nǚzhēn, nü3.zhen1 ahoskatua) antzinako talde etnikoa izan zen, Amur ibaiaren arroan bizi zena.[1] Tungus talde etnikoetako bat den herria honek XVII. mendetik aurrera mantxu izena hartu zuen. Mantxuen nortasun nazionala Hung Taijiren sorkuntza bat izan zen. Jurchen agintari honek Nurhaci bere aitarengandik estatu bateratua heredatu ta Txinako azken dinastia inperiala- Qing dinastia- ezarri zuen. Jatorrizko jurchen edo mantxuen lurra zenez, Txinako ipar-ekialdeko muturra Mantxuria izenez ezagutuko zen geroago.

Zaldun jurchen bat.

Historian lehen aldiz XII. mendean agertu ziren: Jin dinastia ezarri zutenean. Dinastiak Txinako iparralde osoa gobernatu zuen, harik eta beste altaiar herri batek, mongolek, garaitu zituen arte. Mongolek Txina osoa konkistatuko zuten Yuan dinastia berria ezarri zuten. Jin estatuaren erorketaren ondoren, jurchenak ostrazismo historikora igaroko ziren berriro.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu