Tungusak[1] tungus hizkuntzak hitz egiten dituzten herrien multzoa dira. Siberiako ekialdean eta Mantxurian bizi dira. Tungus talde desberdin asko daude, bakoitza bere izena eta ezaugarriak dituena: evenk, even, mantxu, negidal, nanai, lamut, orotx, oroqen, udegei, ulk, xibe ...

Talde etniko infotaulaTungus

Motaetnia
Hizkuntzatungus hizkuntzak

Tungus biztanle-multzo handi bat Mongolian eta Txinan bizi da egun; evenk deitzen dira. Tungusen hizkuntza tunguskera da, altai-multzoko hizkuntza-taldea, iparraldean evenkera eta lamutera, eta hegoaldean mantxuera eta nanai hizkuntza biltzen dituena. Odol bereko klan exogamikoetan antolatua dute gizartea. Hasieran elur-oreinak hazten zituzten, gero ehizan eta larru salerosketan aritzen ziren. Xamanismoa dute erlijioaren oinarria, baina XVII. mendean Errusiar Inperioak kristautu egin zituen. Sobietarrek eragindako kolektibizazioak errotik aldatu zuen herri hauen bizimodua. Ahozko literatura aberatsa dute.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.